Egun on, Auñamendi!

Irati mankomunitateak antolatu duen argazki lehiaketa ezagutu dugu Mabel Cañadarekin gaurko lehenengo elkarrizketan. Bizkarretako jaiak bihar hasiko dira, eta egitarauaren berri izan dugu gaurkoan Andreari esker. Aurizberriko liburutegia bisitatu dugu, eta, besteak beste, Pokemon Go izan dugu mintzagai. Idoia Zabalza euskara teknikariarekin, berriz, euskarari buruz aritu gara. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda […]

Pirinioen gizatiartzea ezagutzeko ikastaroa, uztailaren 26 eta 27an, Ariben

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Aribe eta Zangotza aukeratu ditu aurtengo udako ekologia eskola garatzeko. Bi ikastaro osagarri eskainiko dituzte uztailaren 26tik 29ra bitartean. Lehenengoa Ariben izanen da, eta Pirinioen gizatiartzea ezagutaraztea izanen du helburu. Rosa María Canals zuzendariak azaldu digu: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Hurrengo astean Ariben izanen den ikastaro baten berri izan dugu gaurkoan. La humanización del Pirineo du izena, eta Rosa María Canalsek kontatu digu zertan datzan. Bi egun baino ez dira geratzen Luzaideko jaiak hasteko, eta Iurre Bidegainek programaren berri eman digu. Arkaitz Karrikak Garaitzeko Asi kultur erlkartearen Auritz koloretsua lehiaketa azaldu digu eta Rita Labianok, […]

Egun on, Auñamendi!

Larunbaterako bi proposamen jaso ditugu gaurkoan egin ditugun bi elkarrizketetan. Gorka Beunzak ‘Faltso Malkei’ jaialdiaren berri eman digu, Orbaran izanen da. Aritz Ugaldek, berriz, Agoizko Angiluerreka elkartearen 6. garagardo festaren programaren berri eman digu. Zientziari ere tartea egin diogu, Elhuyar Fundazioaren Quark saioa entzun dugu. Amaitzeko, denboraren makinan sartu gara beste aste batez. Eta, nola […]

Egun on, Auñamendi!

Ostiralean ireki zituen ateak Oroz Beteluko Zaldu jatetxeak. Iñaki San Miguel Sadaba jabea ezagutu dugu. Astero bezala, Andres Bidartek hainbat gomendio eman dizkigu. Iruñetik Euskalerria irratiko Maialen Huarte aritu zaigu, azken berriak eta agenda errepasatu ditugu harekin. Xorroxin irratian ere izan gara, Baztandarren Biltzarraren berri zian dugu, besteak beste. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak […]

Egun on, Auñamendi!

Iruñeko Ekintza Antiespezista taldeko Ainara Sagardoi izan dugu lehenego gonbidatua, sanferminak eta animalien erabilera izan ditugu berarekin hizpide. Buru Beltza elkarteko kide Peio Eliceits elkarrizketatu dugu ondoren. Bortuaren eguna aurkeztu digu, eta Manex Buru Beltza ardi arrazari buruz aritu gara. Ostiralero bezala, zine estreinaldien berri izan dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda […]

Donibane Garazin bizi den gazte bat desagertu da

Arrosako Beñat Indaburu, 29 urteko gaztea, uztailaren 12an desagertu zela salatu dute. Donibane Garazin bizi da, eta herritarren laguntza eskatu dute hura aurkitzeko. Iruñeko Sanferminetara joan ote zen ikertzen ari da familia, eta Foruzaingoak aurresalaketa bat du desagerpenagatik. Aldudeko ibilbidean istripu bat izan ote zuen ere izan da kontuan, bertako gaztandegi batean egiten baitu lan. […]