Egun on, Auñamendi!

Aranzadi Zientzia Elkarteko Ekhiñe Garcia elkarrizketatu dugu. Ostiral eta larunbatean hitzaldiak eskainiko dituzte Aurizberrin eta Auritzen Pirinioko erromatar galtzadak eta aztarnategiak ezagutarazteko. Transpirenaica Social y Solidarian parte hartzen dauden pertsonak ere ezagutu ditugu, gaur Hiriberrin izanen dira. Asteartero bezala, gainera, Karrape irratia bisitatu dugu. Auñamendi Gizarte Zerbitzuen mankomunitateak antolatuako jaibusaren inguruan Amaia Ubaurekin hitz egin […]

Egun on, Auñamendi!

‘Amnistiaren norabidean, preso eta iheslariak etxera’ hitzaldia izanen da larunbatean Ariben. Bertan Juan Mari Olano hartuko du parte, baina aurretik gurekin izan da gaurko saioan. Bizkarretako pilotari Unai Laso ere izan dugu gaurkoan Irati Irratian. Asegarcerekin sinatu berri duen kontratuaz mintzatu gara, besteak beste, berarekin. Asteartero bezala, Elhuyar Fundazioak sortzen duen Quark zientzia tartea entzun […]

Gaur iritsiko da Sorogainera Transpirenaica Social y Solidaria

Ostegunean hasi zen Transpirenaica Social y Solidaria. 300 gaztek hartuko dute parte, eta 42 egunetan zeharkatuko dituzte Pirinioak. Urkiagatik Sorogainera dute gaur ibilbidea, eta arratsaldeko seietan Foro de Inclusión Social “Abre tu mirada” izanen dute Zabaldikan, aterpeko eta Iruñako Sagrado Corazóneko kideekin. Bihar Orreagatik Hiriberrira eginen dute paseoa, eta etzi Otsagirako bidea hartuko dute. Gizarte […]

Egun on, Auñamendi!

EHNE sindikatuko Felipe Etxetxipia izan dugu gaur saioan. Nafarroako Gobernuak Landa, Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioan egindako aurrekontuaren blokeoaz aritu zaigu. Andres Bidarterekin esnearen ezaugarrien inguruan aritu gara. Astelehenero bezala, Euskalerria eta Xorroxin irratiak bisitatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu. Entzun! Izenburua: Ekainaren 13ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen […]

Zabalza eta Arbizuk irabazi dute binakako trinket txapelketa

Mendillorriko trinketean jokatu zuten Aritz Zabalza orbaiztarrak eta bere bikote Arbizuk finala. Espainiako taldekako trinket txapelketan aritu dira Buruzgain taldearekin binakako kategorian. Larunbatean  Najerino taldeko Fernández eta Larrea izan zituzten aurkari. Lehenego jokuan 15 – 6 irabazi zuten, eta bigarrenean eskuratu zuten partida 15 – 10 gailenduta.

Motor gidari bat larriki zauritu zen atzo, Garraldan

NA-140 errepideko 7. kilometroan izan zuen istripua motor-gidariak, sakan batetik erori ondoren. Helikopteroz eraman behar izan zuten Osasunbideara. Igandeko goizeko 11 inguruan gertatu zen ezbeharra, motorraren kontrola galdu zuen gidariak, eta Arrigorri behatokitik gertu dagoen sakanetik behera erori zen. Auritzeko suhiltzaileak joan ziren gertakarien lekura, eta garabi batekin erreskatatu zuten. Guardia Zibilia ari da istripua […]

Egun on, Auñamendi!

Cederna Garalurrek Nafarroako mendialdeko turismoaren inguruko hausnarketa prozesua abiatuko du hurrengo astean. Mendialdeak dituen aukerak eta erronkak landu nahi dituzte, Nahikari Uriartek eman dizkigu xehetasunak. Kebenko elkarteak antolaturiko Espartinen martxaren berri ere izan dugu Koldo Viñualesek. Izabatik Julian Gabas aritu zaigu. Zine estreinaldiak errepasatu dituguu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda ere bai. […]