Idokorri elkartearen inaugurazioa ospatuko dute larunbatean Aizpurgin
2020an sute batek utzi zuen Aizpurgi Idokorri elkarterik gabe. 4 hamarkada zeramatzan elkartea herriko elkargune eta motore izaten eta gertaera lazgarri horretatik argi eduki zuten Idokorri berriz ere eraiki behar zela. Oztopoak-oztopo pixkanaka-pixkanaka joan dira elkartea berreraikitzen eta tarteka lan horiek finantzatzeko moduak bilatzen. Hori ez ezik, herrian ekitaldiak eta jaiak antolatu dituzte ere baita […]