Despopulazioari aurre egin eta Aurre-pirinioa biziberritzeko Perotx proiektua martxan
Adoainen kokatua dago Perotx etxea. Bi urte dira Nafarroako Gobernuak enkantean jarri zuenetik eta bertan enkantearen onuradun izan ziren gaur egungo proiektuaren sustatzaileak. Talde honetan Iñigo Martinez Monasterio dugu, Urraul-Goitirekin harreman estua izandakoa eta proiektu berri honen pizgarri nagusia. Proiektua berez Urraul-Goiti biziberritzea eta despopulazioaren kontrako erreminta bilakatzea du helburu eta horretarako dabiltza buru-belarri lanean. […]