Burutu dugu 2025.urteko zozketa

15 sari genituen banatzeko eta ederki asko banatu ditugu. Gaur goizean Manex Martinez egin ditu esku inuxentearen lanak eta banaka banaka zenbakiak ateratzen aritu da. Honezkero jarraian dituzue zenbaki sarituak. Esker bereziak euren produktuak eskaini dizkiguten kolaboratzaileei. Milesker Errigora, Trigolimpio, Zuretzat kafetegia, Reparazea, Bizkarretako denda, Juan Taberna, Erburu Okindegia, Pirineki esnekiak, Labakieta haragiak, Ibarraetxea taberna, […]

Ainhoa Elizalde eta Josetxo Ubau: “Argi genuen Pirinioan bizi eta lan egin nahi genuela eta Xortaren aukera atera zitzaigun”

Oraingo Ofizio eta Afizio saioak Burgira eraman gaitu, bertako poligonoan dagoen Xorta Garagardaua ekoizten den gunera. Bertan dihardute lanean Jox Ubau eta Ainhoa Elizalde, zeinak betidanik argi eduki dute Pirinioetan lan eta bizi nahi zutela. Beraiekin une goxo bat partekatzeko aukera izan dugu baita Pirinioetan ekintzailetza bat burutzeak zer dakarren hausnartu ere. Topa asko geratzen […]

Ache Pa Ti taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean Auritzen

20 urte daramazkite taula gainean Ache Pa Ti taldekoak. Latin Jazz musika estiloko kantuekin hasi baziren ere gerora hainbat euskal abestien moldaketak egiten hasi ziren. Hari horretatik tiraka bi lan ondu dituzte eta Nafarroan zein Gipuzkoan kontzertu asko emandako taldea dugu 20 urte hauetan. Larunbatean Auritzen izanen dira kontzertua eskaintzen eta hau aitzakitzat hartuta bertako […]

Zalduako indusketa lanen jardunaldi irekiak larunbata honetan Auritzen

Urtero lez Aranzadi Zientzia elkartearen gidaritzapean bolondres talde bat aritu da Zalduko indusketa gunean lanean. Uztailaren 7an hasi zuten jarduna eta hiru aste emanen dituzte termetako eraikina azaleratzen. Honi amaiera emanen zaio larunbata honetan izanen diren jardunaldi irekiekin. Atearen hipotesia berrestea eta eraikinaren gela zenbait irekitzea ekarri dute aurtengo lanek. Donazaharren eginiko eraztun baten aurkikuntzak […]

Asteko gora-beherak eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Aurreko astea nahiko gora-beheratsua izan dugu, beroa ausarki baina baita ekaitzak eta freskotasuna ere, hala adierazi digu David de Andres lagunak. Horren ondotik aste berezi honetako astearte eta asteazkeneko eguraldi iragarpena eman dgu.        David de Andres Irati irratian

Larunbatean izanen da Kontrabandisten Ibilbidea BTT ekimenaren 2. edizioa

Aurten bigarren edizioa izanen du BTT txirrindulekin egiten den Kontrabandisten Ibilbideak. Iaz, estreinakoan 75 laguneko topea betetzea erdietsi eta Orbaizeta eta Irati inguruetan ibilbide gozagarri batzuetaz disfrutatzeko aukera izan zuten bertan parte hartu zutenek. Ideia Orbaizetako lagun batzuetatik sortua, zeinak askotan geratzen ziren bizikletaz ibilbide zenbait egiteko, hor sortu zen Kontrabandisten Ibilbidea. Aurten La Indurain […]

KATTALIN BARBER GUTIERREZ (Herba.ria): “Zirraragarria iruditzen zait loreen hazkuntza jarraitzea”

Saragueta herrian kokatuta dagoen Herbaria proiektua ezagutzera etorri gara Ofizio eta Afizio saio honetan Kazetaritza ikasketak amaitu eta kazetari gisa zenbait lanetan aritu izan zen gure hurrengo gonbidatua. Mundu horrek erakartzen bazuen ere, bazuen barnean zerbaiten falta eta horren bila jardun zuen.  Lan horretan zebilela etorri zen ditxosozko pandemia eta Kattalini herrian igarotzea suertatu zitzaion, […]

Guitaraldia mugaz-gaindiko jaialdiak lehen urratsak emanen ditu Burgin

Uda askotan izan dugu Burgin Burgitaralde egitasmoa, musika Burgi herrira ekartzen zuen ekimena. Horren antolatzaile Jean Marie Ekai musikaria izan da eta berak Baiona eta Burgi batuz ekarpen hau moldatzea proposatu zuen, Guitaraldia izan dena. Hainbat musikariekin izandako mintegi batek ireki du ekimena eta larunbatean hainbat kontzerturekin eta masterclass batekin izanen du segida. Hau aitzakitzat […]

42 bikotek arituko dira lehian Garraldako Frontenis Txapelketan

3 urte dira Garraldako Frontenis txapelketa antolatzera animatu egin zela Jon Barberena gazteak. Korrika eta presaka ibili zen garai haietan baina aurten beste lagun batzuekin batera antolatzera animatu zen eta Garraldaz harago oihartzuna eduki du txapelketak, Ilurdotzetik, Nagoretik eta oro har zonalde osotik etorritako bikoteak arituko baitira. Osotara 42 bikotek eman dute izena eta abuztuaren […]