Irati irratian egunkarietako albisteekin hasten dugu irratsaioa, eguraldia errepasatu eta eskualde ezberdinetan aritzen gara gero solasean. Gaur Martin Juanena Aralar irratiko kidea aritu da gurekin, asteartero bezala. Musika aditu ondoren, Karekin kultura ekimeneko Kati Leatxe izan da gurekin irratian, Pirinioko lurralde antolaketarako paisaiak duen garrantziaz hitz eginez. Agoitzen, Auritzen eta Erronkarin izango diren hitzaldien berri eman digu. Karmele Galarza berriz, Leitzako irrintzi txapelketan epaimahaiko aritu zen. Hontaz eta hartaz aritu gara solasean, Erroko kantu zaharrekin amaitzeko. Tartean deiak ere egon dira, eta kanta eskaintzak. Oso giro onean.
Izenburua: Irailaren 24ko saioa
Iraupena: 2:40 ordu
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.