Asteburu honetan izanen dugu Kintoa All Mountain Race by Sisnet ekimena

Martxoa inguruan aurkeztu zuten egitasmoa jada ate joka dugu. Asteburu honetan Eugi eta Aurizberri, Aurizberri eta Eugi batuko dituzte mendi bizikletaz Kintoa All Mountain Race by Sisnet froga delakoarekin. Txirrindulariak ez ezik, jendea ere erakarri nahi duen ekimena da, ingurua eta inguruan ekoizten den hori balorean jartzeko eta horretarako egiatarau oparoa prestatu dute Irati Orreagako […]

Larunbatean Traitloiak hartuko du Nagore seigarrenez

Seigarren ediziora heldu da Antsoaingo Triatloi taldeak eta Donibaneko Kirol Elkargoak antolatzen duten Nagoreko triatloia. 3 modalitate desberdin batzen dira frogan, Supersprint, Olinpikoa eta Emakume eta herritarra. Iazkoa goiak jo zuen guztira ia 300 partaide izan baitziren, giro bikainean gainera. Zita heltzear dela Ainhoa Pinto Lopezekin egoteko baliatu dugu eta berak azaldu digu aurtengoan 244 […]

37 ausartek hartu zuten parte Matamachos frogaren 9. edizioan

Gardeko xeien testuinguruan izandako bazkari batean sortutako txirrindula froga dugu Matamachos Kronoeskalada. Gardeko xeien ostean antolatutako kirol zita honek bildu izan ohi ditu zenbait lagun hankak astinduz Matamachos deritzon portua ahalik eta denbora laburrenean igotzeko. 9. edizioa izan da aurtengoa zeinetan 37 lagun hartu duten parte, horietako 3 emakume zirelarik. Familian ekoitzi eta familian gozatzen […]

Larunbatean ospatuko da Astobizkar BTT frogaren bigarren edizioa

Iazko arrakasta ikusita larunbata honetan ospatuko da Astobizkar BTT frogaren bigarren edizioa. Luzaiden sortua eta bertan errotutako froga ez lehiakorra dugu hauxe. Lehen edizioan bi ibilbide ziren, honetan hirugarren bat gehitu diote. Bertaratzen diren horiek Luzaideko inguruetatik egindako ibilbide ederretaz gozatzeko aukera izanen dute AstoLabur, Astoluze eta Astokeri ibilbideei esker. Aurten gainera denek elkarrekin bazkaltzeko […]

Aktibitate egitarau oparoa udan kultura landu eta kirola egiteko Auñamendi zonaldean

Iaz ere Garaitzeko Asik koordinaturik eta beste elkarteen laguntzaz kirol zenbait aktibitate eraman ziren aurrera. Aurten ere hala izanen da zenbait kultur ekintza gehitu zaizkiolarik. Ekintza guztien berri izateko bertako koordinatzailea den Aritz Carballo Ernaga izan dugu gurean, berak eman baitigu hauen berri.Aritzek azaldu digunez, talde batzuk atera ez diren arren iaz baino jende gehiagok  […]

Mendi bizikletaz modu komunitarioan gozatzeko jardunaldia izanen da larunbatean Aurizberrin

Urrobi kanpinak, Irati Abeturak eta Baratze jatetxeak abian jarritako ekinaldia dugu hauxe. Larunbata honetan hainbat bizikleta zale batu eta elkarrekin inguruaz gozatzeko aukera emanen da. Kirol bakartia izan ohi da eta elkarrekin disfrutatzeko hautua eman dute antolatzaileek, kirolaz eta naturaz gozatu ahal izateko. Gehienez 30 lagun hartu dezakete parte ekimenean eta 20 partaidek  baino gehiagok […]

Mendi-lasterketen erdigune izanen da Izaba asteburuan

20. edizioa ospatuko du aurten Camille Extreme mendi lasterkaldiak. Gerora etorri ziren Cannelle Trail eta Ardibidepikua KB frogak. Zoro zoragarri batzuk hasitako ideiak gorpuzten joan da apurka-apurka eta gaur egun Nafar Pirinioetan eta mendi lasterketen zirkuituan erreferente bilakatu zaigu Camille Extreme.Lasterkaldia 8 lagunen artean zehazten badute ere asteburuan zehar 250 bolondresen laguntza izan ohi dute […]

Garraldako ikasleak eta Eutsi-Belaunaldien arteko topaketa osasuntsua

Garraldako DBH 3ko ikasleok aste hauetan klasean ikasitakoa kalera ateratzea pentsatu dugu. Biologian giza gorputza ikasten ari gara: arnas, zirkulazio  lokomozio aparatuak. Hauek guztiak hobeto ulertzeko, Eutsi elkartekoekin kirol saio bat antolatu dugu Aurizberrin. Helburua argia zen: zahartze aktiboa eta osasuntsua bultzatzea eta denok batera mugitzea. Aritz Carballo kirol-saioetako monitorearen laguntzarekin, saio oso bat diseinatu […]

Kirola eta natura batzeko bi hitzordu Orbaizetan

Lehen hitzordua larunbata honetan izanen da III. Mendi eguna ospatuko baita Orbaizetan. Goizean goiz irten eta Mendizar igoko dute bertaratzen direnek. Mendi Eguna Euskal Mendizaleen elkartearen 100. urteurrenetik eratorritako ekinaldia da zeina ezkeroztik errepikatu egin duten Orbaizetan. Lehen edizioan Urkulu igo zuten, bigarrenean Mendilatz, aurtengoan Mendizar igoko dutelarik. Bigarren hitzordua, uztailaren 25ean izanen da egun […]

Zine ziklo moduan itzuliko da Ukerdi Izabara

3 urteren ostean itzuliko da Izabara Ukerdi Mountain Fest jaialdia, jaialdia baino zine-ziklo modura. Denbora arazo bat dela medio zine zikloa izanen da baina datorren urtetik aurrera ohiko jaialdi itxura berrartuko du. Zine zikloa larunbata eta igandean izanen da Izabako zineman. Hau ikusita Nive Mendiakeko Alberto Urtasun izan dugu gaur gurean eta berak azaldu digu […]