Apenas bi aste dira gurean izan zenetik eta gaur itzuli gara Erorien Monumentuaren eraistearen aldeko Asanbladako kidea den Yolanda Ansorekin egotera. Aste hauetan bolo-bolo dabilen eztabaida da, politikari askok honen inguruan eman dute euren iritzia baita zenbait norbanakok ere. 26 elkarte memorialistek abiatu zuten asanblada honen ekinaldia eta geroz eta gehiago dira hauen alde daudenak. Froga garbiena da biharko eraisketaren antzezpena antzerkigile batek egindako ekarpena baita. Gauza guzti hauetaz solastu gara Yolanda Ansorekin.
Yolanda Anso Irati Irratian