Kattalin Barber eta Herbaria proiektua saritua izan da Ekintzailetza sariketetan

Ekintzailetza sariketetan publikoaren aldetik bozka gehien jaso izanagatik Kattalin Barber Gutierrez Saraguetako gazteak eta bere Herbaria proiektuak sarituak izan dira. Herbaria proiektua urte t´erdi daramazki martxan baina jada oihartzun handia lortu du, loreekin zenbait sorkuntza eratuz eta baita loreak berak landatuz. Proiektu honen buru dugu Kattalin, zeina beste artisau zenbaitekin Aribeko Artisau azokan saldu ohi ditu bere lanak.

Sariketaz aparte, proiektuaren webgunea estreinatu du bere lana erakusteko modu berritu eta berritzailea. Hau denaz solastu gara gaurkoan Kattalinekin.

 

 

Informazio gehiago : Herbaria webgunea

 

 

 

Kattalin Barber Gutierrez Irati Irratian

Iruzkindu