Komunalaren inguruko trasmisio eta hausnarketa Aezkoan udan zehar

40 urte bete berritan dira Aezkoak lur komunalen eskumenak eskuratu zituztenetik. Ondare garrantzitsua da hauxe eta ikusi da geroz eta gutxiago jakiten dela honetaz. Alde batetik lehen sektoreko jendeak nahiko menperatzen ditu zein diren komunal horiek baina oro har, ezjakintasuna da nagusi sektore horretatik kanpo. Honi buelta eman nahiean prozesu bat abiarazi du Aezkoako Batzarre Nagusiak Artelan kontsultoriaren laguntzaz. Aezkoako Komunala 2024 izenburupean amankomuneko ondare hau balioan jarri eta honen inguruko jakintzaren trasmisioa ematea du helburu. Ostiralean burutu zuten honen aurkezpena eta Aezkoako Eguna bitarte emanen da prozesua. Komunalak ez ezik komunitatearen indartzea eta horiek ordezkatzen dituzten elkarte zein erabakiguneak aldarrikatu eta gorpuztea litzateke ere beste helburuetako bat.

Prozesuari dagokionez, Artelanek gidatuko du eta 10 talde desberdin eginen dituzte Komunalen kontua ertz desberdinetatik ekiteko. Honetaz aparte amakomuneko lurrak diren horietara 3 ateraldi antolatu dituzte, uztailaren 27an eta abuztuaren 3an eta 10ean.

Prozesua nondik datorren eta nora doan ezagutzeko Aezkoako Batzarre Nagusiko Karlos Bueno Reka eta Juantxo Merino Iriarte eta Artelan kontsularitzako Oihana Lorea Zabalegi izan ditugu gaur gurean.

 

 

 

Karlos, Oihana eta Juantxo Irati Irratian

Iruzkindu