Urteak zeramazkiten Aroztegia proiektuaren inguruan ika-mikak tarteko. Hasieran tokian hasitako proiektuak bertako biztanleengandik ezetz borobila jaso zuen, honek Nafar Gobernuaren esku-hartzea eraman zuelarik, UGEP baten bitartez bere gain hartuz proiektuaren alde publikoak, nahiz eta proiektua aurrera eramaten duenak enpresa pribatu bat izan. Baztango herritarrek eta baita udalek ere proiektuarekiko kontrakotasuna adierazi zuten eta baita geldiarazi ere. 2021ean inongo baimenik gabe makinak sartzeari ekin zion enpresak eta honi herritarrek akanpada batekin erantzun zieten, lanak beste behin geldiaraziz. Aste honetan jakin izan dugu akanpada hau dela medio 7 lagunen auziperatzea izan dela eta osotara 20 urteko espetxe zigor eta 56000€-ko isun eskaria egin dietela, tartean “talde kriminal bateko kide” direlakoan. Hori prentsaurreko baten bitartez eman zuten aditzera baina gaurkoan gurean Garbiñe Elizegi auziperatua izan dugu gurean kontua azaltzen.
Orain, elkartsasun sarea antolatzen dabiltza, hauekiko elkartasunean parte-hartu nahi izanez gero bidali emaila aroztegia_elkartasuna@ni.eus helbidera
Garbiñe Elizegi Irati Irratian
Ahotsa.infoko lagunek agerraldiaren inguruan eginiko bideoa: