Asko dira Nafarroako iparraldean Ameriketara bizitza garatzeko joandako artzainak. Datuak jasotzen txinaurri auzolan erraldoia egin izan dute hauen oroimena gal ez dadin betiere Euskal Artzainak Ameriketan elkartearen laguntzarekin. Azken hauen ekinaldiaz, Nafar parlamentuan emendakin baten bitartez artzain hauen sorterriak harilkatuko dituen ibilbide baten proiektua garatuko dute horretarako diru-laguntza jasoz. Ez da kontu bakarra izanen udazken honetan, urriaren 12an Berueten Euskal Artzainak Ameriketan besta antolatu dute artzainei urteroko omenaldia egiteko. Honen inguruan solasean izan gara Euskal Artzainak Ameriketan elkarteko kidea den Laura Igantzirekin.
Laura Igantzi Irati Irratian