Aezkoako komunalarekiko konpromisoa berretsi zuen Kultur Komunalaren egunean


Larunbeatean Orbaizetan ospatutako jardunaldi batek egindako lanaren errepaso egin eta
etorkizuneko lan-lerroak markatu zituen.

Kultur Komunalaren eguna lemapean ospatu ziren Orbaizteako Kultur Olan larunbatean
komunalaren inguruko jardunaldiak, zeinetan errepasatu egin ziren urte hauetan kudeaketa modu
honen inguruan egindako lanak, belaunaldi berriei transmisioa egitekoak eta baita kudeaketaren
alorrean eginiko lanak ere.

Jardunaldi hauetan iraganean eginiko lanei begirako bisita gidatua izan zen, gaur egun komunalak
dituen erabilerak, bere historia eta euskararekiko duen atxikimendua azaldu zutelarik. Balorean jarri
zen gaurdaino eginiko lana eta oraindik ere egiteke dagoen hori nabarmendu ere. Bisita gidatuaren
ostean mahai-inguruari eman zitzaion bide. Lehen hitzartzea Abaurregainako alkatea den eta
nekazaria den Patxi Encajek egin zuen. Bera Abaurregainan izaten den kudeaketa eredua azaldu
zuen, baita etorkizunean zer nolako erronkak izanen diren gaineratu ere. Horren ondotik, Patxi
Zabaltza Orbaizetako abeltzainak hartu zuen hitza, zeinak nabarmendu zuen Komunalak lehen
sektorean ezartzeko garrantzia nabarmendu zuen. Ondoren, Cederna Garalurreko lehendakaria den
Arantxa Arregik hartu zuen hitza, berak nabarmendu zuen landa eremuan eta batez ere mendi
aldean komunitateak eta komunalak duten garrantzia. Bukatzeko, Karlos Bueno Aezkoako
lehendakariak hartu zuen hitza komunalaren aldarrikapen irmoa egin eta Aezkoako juntaren
konpromisoa berresteko bai kudeaketan eta baita belaunaldi berriei antolaketa modu honen
transmisioan lanean jarraitzeko.

Bukatzeko, Fermin Valencia eta Koiunturaren mikro-kontzertuak izan ziren itxiera ezinhobea
emanez 30 lagunen parte-hartzea erdietsi zuen jardunaldiei.

Iruzkindu