2024ko aurrekontuak landu eta eztabaidatzeko Batzarre deialdia gaur Aezkoan
Urtero egiten da aurrekontuen inguruko Batzarrea Aezkoan eta aurten urtarrilaren 18an egitea egokitu da. 2023. urteko diru-sarrerak eta gastuetatik abiatuta eta etorkizuneko erronkei eusteko aurrekontu batzuk ondu dituzte Aezkoako Batzarreko Juntak. Osotara 1.430.000 € jarriko dituzte mahai-gainean hainbat proiektuei aurre-egiteko. Baso-lana, Kultur Ola, turismo alorreko proiektuak,… garrantzi handiko proiektuak eginen dira baita Aezkoa 2030 ekimenarekin […]