Literaturaz zipriztindu nahiean dator “Mi pueblo lee” jaialdia

Larunbat honetan iritsiko da “Mi Pueblo Lee” jaialdia Aurizberrira. Jaialdi honek Mavi Doñate idazle eta kazetaria ekarriko du gurera, literatura eta oro har idazleak landa eremuetara gerturatzea helburu duen jaialdi honen bitartez. Jaialdia hobeto ezagutzeko bertako antolatzailea den Maribel Medina izan dugu gurean. Informazio gehiago nahi izanez gero hemen duzue MI PUEBLO LEE webgunea   […]

Elkartzen gaituzten kantu zaharrak proiektua erakutsi digu Arantxa Iriartek

Ondare kulturala berreskuratzeko elkarlanezko proiektua dugu Elkartzen gaituzten abesti zaharrak hau. Nafar Gobernuak lagunduta Garaitzeko Asi eta Elutseder elkarteek jarri zuten martxan. Jada berreskuratze bidean ziren kantuak identifikatuta aukera ikusi zuten Erroibar eta Auritz amankomuneko proiektu batean batzeko. Alde batetik, Ingurutxoaren dantza berreskuratu dute eta honen ondotik bertako kantu zaharrak berreskuratzera pasako dira. Trasmisioa ere […]

Amaiurreko gazteluaren erorketaren 500. urteurrena gogoratzeko ekimen andana antolatu dituzte herritarrek

Uztailaren 19an 500 urte bete ziren Amaiurreko gaztelua Gaztelako ejertzituaren esku geratu zela. Urteurren borobil horrek bertako herritarrak berpiztu eta uda osoan zehar zenbait ekitaldi antolatu dituzte. Abuztuaren 6rako ekimen potentea antolatu dute, kale ibilaldi bat Asisko Urmenetaren laguntzaz eta Aurkituko Gaituzuenoi emankizuna Jon Maiaren gidaritzapean. Ez hori bakarrik, Amaiurren bertan gaztelutik berreskuratu egiten diren […]

Zalduako indusketa lanek 10 urte bete dituzte

10 urte bete dira Zalduako parajean lehen indusketa lanak egiten hasi zirenetik eta urtero agertzen dira erromatar garaiko aztarnak. Bi astez izan dira Aranzadi Zientzia elkartekoek eta bolondresek bertan lanean eta honen guztiaren inguruan Oihane Mendizabal indusketa zuzendaria izan dugu irratian solasean. INDUSKETA LANEN ATE IREKIERAK: UZTAILAK 24 igandea 11:00 euskaraz eta 12:00 gazteleraz   […]

Ordutegia eta Nire herriak irakurtzen du festibala

Gaur berriz izan gara Mari Mar Agos gure liburuzain maitearekin. Gaurkoan udako ordutegia bergogoratu digu eta uztailaren 30ean izanen den “Mi pueblo lee” festibalaz solastu zaigu, zeinetan Mavi Doñate idazle eta kazetaria izanen dugun Auzperrin irakurleekin momentuak partekatzen. Mari Mar Irati irratian:

Bi urteren ostean garagardo egarriz daude Agoitzen

Egarria ezin amatatu ibili dira bi urtez baina bueltan da Angiluerreka elkarteak antolatzen duen Garagardo Festa. Larunbata honetan izanen da eta bonoen salmenta ziztu bizian joan da, gaurdanik Angiluerrekan eskuratu daitezkeen arren. Ez hori bakarrik, Elurte taldea taula gainera bueltatuko da edizio berezi honetarako. Honetaz Angiluerrekako kide eta festaren antolatzaile den Aritz Ugalde izan dugu […]

Artez zipriztinduko ditu Baratxinto Festek Erronkariko karrikak

Iaz hasi ziren Baratxinto Fest ekimenarekin eta iazko edizioaren arrakasta ikusita ausartu egin dira bigarren edizioa antolatzera. Ekainaren 24tik 26ra izanen da Baratxinto Fest Erronkarin eta honetaz solastu gara Goitibera konpainiako kide diren eta jaialdiaren antolatzaile diren Saioa eta Anderrekin.   Baratxinto Festeko Saioa eta Ander Irati Irratian:

Josu Jimenezek Zuihitsua idazlumari jarraikiz bere azken obra aurkeztu digu

Kultura japoniarretik asko edandakoa dugu Josu Jimenez Maia Olaldeako bizilaguna. Azken honetan pasa den asteburuan Ziburuko disko eta liburu azokan aurkeztutako Zuihitsua, idazlumari jarraiki bere azken lanarekin etorri zaigu. Gaur, Iruñeako Karrikiri elkartean aurkeztuko du bere saiakera liburua arratsaldeko 19tan eta honengatik berarekin egoteko aukera ez dugu galdu.    

Erronkariko gaztaren egun handia asteburu honetan izanen da

Bi urteren etenaren ondoren hemen dugu berriz ere Erronkariko Gaztaren Eguna. Erronkari mapetan kokatzen duen zigilu edo produktu honek hiru egunetako egitaraua izanen duen eguna izanen du. Honen inguruan Erronkariko udaleko Amparo Viñuales izan dugu solasean.   Egunaren programazioa