Udako tailerrak Auzperriko Liburutegian

Beti da plazerra Mari Mar Agos eta Auzperriko Liburutegia bisitatzea eta are gehiago uda partean beti antolatzen baitu guztion gozamenerako zerbait. Gaurkoan, giza eskubideen inguruko zenbait tailerren berri eman digu, entzun! Marimar liburuzaina Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegiko tailerrak eta sexu abusuak elizan Naiz irratian

Gaurko saioa Auzperriko liburutegia bisitatzen hasi dugu , bertan Mari Mar Agos laguna topatu eta bertan izanen diren tailerren berri eman digularik. Ondoren, Naiz irratitik hartutako Mikel Eziolatxari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera zeina eliza katolikoaren inguruan gertaturiko sexu abusuen inguruan dabilen. Izenburua: Uztailaren 8ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Epaiketa “berri” bat Auzitegi Nazionalean

Kakots artean jarri dugu berri ze duela 10 urteko operazio baten inguruko epaiketa dugu 13/13 sumariokoa. Bertan 7 lagun izanen dira epaituak eta orotara 77 urteko espetxe zigorra eskatzen diete. Gehitu beharko litzateke honi frogen artean dauden zenbait testigantza torturaren itzala dutela euren gain. Hau guztiaz solasteko Julen Zelarain auzipetuarekin izan gara gaurkoan. Larunbat honetan […]

Egun On, Auñamendi! 13/13 epaiketa eta Karrape irratia

Astelehenean eman zaio hasiera epaiketa berri bati Auzitegi Nazionalean, 13/13 sumariopean. Epaiketari aurre egiteko dinamika jarri zuten abian eta hau guztiaren inguruan Julen Zelarein auzipetuarekin egon gara solasean. Bukatzeko, Karrape irratira egin dugu bisita, Unai Zabaleta lagunaren ahotik Leitzaldeko kronika jasotzeko. Izenburua: Uztailaren 7ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Maitasunaz Hala Bedin eta Covid gakoak

Gaurkoa Aralar irratia bisitatzen hasi dugu, baina gaurkoan ez dugu Martin Juanena topatu Jokin baizik eta bere ahotik jaso dugu bertako kronika. Ondoren, Hala Bediko lagunek Laura Latorreri eginiko elkarrizketa ekarri dugu maitasunaren eraikuntzan zebilena. Bukatzeko, Elhuyar fundazioko covid gakoak berreskuratu ditugu, asintomatikoen gaia jorratzen zuena alegia. Izenburua: Uztailaren 6ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu […]

Hemen da uztaileko Mendixut

Hilabetero aritzen gara Rita Labianorekin hilabeteko Mendixutaren errepasoa egiten. Pirinioko aldizkari honek hilabete honetan mamitsu dator eta hezkuntzan izandako arazoa izan du hizpide. Errepaso itzela eman digu Ritak hilabete honetan datorkigunaz eta datorren aleko zenbait kontu aurreratu dizkigu ere.     Rita Labiano Irati irratian

Aezkoako emigrazioaren inguruko ikerketa abiarazi du Aezkoa Kultur Elkarteak

Aezkoako Eguna antolatzen duen elkarteak aurten erronka berri bat jarri dio bere buruari, Aezkoan historian zehar egondako emigrazioaren inguruan ikerketa egitea. Horretarako bertakoen laguntza eskatu dute, datuak eta dokumentazioa jasotze aldera. Formulario bat prestatu dute eta baita bi kontaktu jarri ere. Hau guztiaz, Jose Etxegoien Xamarrekin solastu gara. Informazio gehio nahi izanez gero Maite (600 […]

Egun On, Auñamendi! Aezkoako emigrazioaren inguruko ikerketa eta Mendixut

Gaurkoan, Aezkoa Kultur Ekimeneko Jose Etxegoien izan dugu Aezkoako emigrazioaren inguruko ikerketaren nondik norakoak azaltzen. Ondoren, Mendixut aldizkariaren edukiak ezagutu ditugu Rita Labianoren ahotik. Izenburua: Uztailaren 5eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Badatoz hurrengo hiru-hilerako Gupirinioaren formakuntza saioak

Behin aurreko hiru-hilabeteko formakuntzak amaituta beste eskaintza bat dakarkigute Gupirinioa lantaldeko lagunak, Arte plastikoak eta Dantza Urbanoa eta Narratiba komunitarioa jorratzeko tailerrekin. Honen inguruan Gupirinioko dinamizazio taldeko kidea den Oihane Ordoñez izan dugu gurean solasean. Tailerretan izena emateko: Izen Emate orria Oihane Ordoñez Irati irratian

Kulturaren koloreez zipriztindu eginen dituzte Agoitzeko kaleak

Uda osoko kultur egitarau mamitsua prestatu dute Agoitzen, Kaleko Kulturaren Kolorean. Bertako taldeen parte hartzearekin eta Kulturguneak koordinatuta, hiru-hilabete honetan kulturari agertokia emanen diote kalean. Honen inguruan solasteko gaurkoan Agoitzeko Kultur zinegotzia den Joseba Corera izan dugu.   Joseba Corera Irati irratian