Berdintasunean oinarritutako hezkuntzaren kontrako eraso berria

Aurreko legegintzaldian abian jarri zen berdintasunean oinarritutako Skolae programa. Martxan jarri eta berehala hasi ziren euren aurkako kanpaina Nafarroako alderik atzerakoienengandik. Honek salaketa batean amaitu zuen eta salaketa honen amaiera aurreko astean ezagutu genuen zeina Auzitegi Gorenak Skolae hezkuntza programaren aurkako epaia eman zuen. Epaiaren aurka elkartu ziren aurreko ostegunean zenbait sindikatu, tartean Steilas sindikatua. […]

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietako kronika eta Skolaeren inguruko epaia Steilas sindikatuarekin

Aste honetan Euskalerria irratira jo dugu salto batean Haritz Pascualen eskutik bertako kronika jasotzeko. Ondoren, Xorroxin irratia bisitatzen jarraitu dugu, zeina bertatik Fernando Anbustegik bertako kronika pasa digun. Bukatzeko, Steilas sindikatuko Raul Lopez Ekairekin egon gara Skolae hezkuntza programaren inguruko azken epaiaren inguruan solasteko. Izenburua: Maiatzaren 24ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen […]

Egun On, Auñamendi! Zonaldeko ondarea eta Erronkariko kronika

Gaurkoa ondarearen inguruan solastu gara saioaren hasieran Jose Etxegoien Xamarrekin. Larunbat honetan hitzaldia duela arrastuz zonaldean dugun ondareaz solasten ibili gara. Bukatzeko, Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Izenburua: Maiatzaren 21eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Loizuko gizona eta Aizpeako emakumea hizpide, Jose Etxegoienekin izandako elkarrizketa arkeologiaren eta ondarearen inguruan

Ondarearen  inguruan ikertua dugu gure hurrengo gonbidatua. Horri lotuta bihar hitzaldi bat ematen ibiliko da Sakon Espeleologia elkarteko Oscar Siciliarekin eta Iratxe Anduezarekin, Loizuko gizonaren eta Aizpeako emakumearen ingurukoa. Honen inguruan elekatzen Jose Etxegoien Xamar izan dugu gurean. Luze eta zabal aritu gara ondarearen eta honen mantentzearen inguruan, baita honen promozioaz ere.     Jose […]

Egun On, Auñamendi! Katalunia eta Karrape irratira bisita

Ikusita Kataluniako egoerak iraulketa bat izan duela gure laguna den Joan Tornesekin egotera joan gara bertako azken berriak ekar zitzan. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletaren ahotik bertako kronika jasotzera. Izenburua: Maiatzaren 19ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Kataluniako gobernu eraketaren aurretiazko egoera Joan Tornes lagunarekin

Catalunyan ostegun honetan izanen dute Govern berria ERCk eta JxCatek akordioa erdietsi ostean, CUPek egindako bitartekari lanei esker. Kataluniaz solasteko beti joaten gara Joan Tornesekin hitz egitera berak ikuspegi orokorrago bat ematen baitigu, kataluniako jende soilarena alegia. Berarekin errepasatu ditugu azken berriak honen inguruan eta baita etorkizuna nola aurreikusten duen komentatu.     Joan Tornes […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Koobizitza Hala Bedin eta Covid Gakoak

Gaurkoan Martin Juanenarekin izan gara Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzen. Ondoren Hala Bedi irratiko lagunek Koobizitzako kide den Jon Liguerzanari eginiko elkarrizketa ekarri dugu ekimena bera ezagutzeko asmoz. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Covid gakoak izan ditugu Ana Galarragaren eskutik ariketa fisikoa eta covidak eragiten dituen gaitzen inguruan solasean. Izenburua: Maiatzaren 18ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu […]

Ezpelaren sitsaren hazkundean jarriko du fokua Ezpelzaintza2021 egitasmoak

Abaurregainan iaz sortutako Ezpelzaintza egitasmoak sekulako arrakasta lortu zuen eta horri helduta dator Ezpelzaintza2021 ekimena. Iaz ezpelaren haziak hartzen eta sailkatzen eman zuten denbora eta aurten Ezpel-Sitsaren hazkundea galarazi edo oztopatzean jarriko dituzte indarrak. Ekimena ezagutzen Nayara Tanitekin izan gara bera izan baita ekimen osoaren sustatzaile nagusia. Ondorio bat atera dugu, gu guztion ardura dela […]

Egun On, Auñamendi! Xorroxin irratia, Ezpelzaintza2021 eta Covidaren liburu zuria Naiz irratian

Gaurkoa  Xorroxin irratia bisitatzen hasi dugu, gaur ez gara Julen Zelaietarekin elkartu, Fernando Anbustegirekin baizik, bertako kronika pasa zezan. Ondoren Abaurregainara joan gara Ezpelzaintza2021 dinamika ezagutzera bertako sustatzailea den Nayara Tanit saioan izan dugularik. ualen eskutik bertako kronika jasotzeko. Bukatzeko, Naiz irratiko lagunek Covidaren liburu zuriaren inguruan eginiko solasaldia ekarri dugu. Izenburua: Maiatzaren 17ko saioa Iraupena: […]

Egun On, Auñamendi! LHL erronka, agroekologia Hala Bedin eta Erronkariko konexioa

Gaurkoa LHL erronka ezagutzen hasi dugu Saioa Mendiaren laguntzarekin. Ondoren, Hala bedi irratiko Aner Mimenzarekin agroekologiaren inguruko kolaborazioa ekarri dugu. Bukatzeko, Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Izenburua: Maiatzaren 14ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko