Iratiko amona ezagutzen, Olaia Nagore Nafarroako Museoko kidearekin

Abenduan joan gintzaizkion bisitan eta berarekin batera ezagutu genuen Iratiko Amonaren gorpuzkiak. Bera, Nafarroako Museoko kidea den Olaia Nagore dugu eta berak azaldu digu Epipaleolitikoan nolakoa zen bizitza eta ze aurkikuntza izan diren garai hartakoak. Iratiko Amona: Olaia Nagore Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Agoitzeko argazkilariak, Martxoak 8, Erronkariko konexioa eta Mikel Zabalza auzia

Gaur saioa Agoitzeko argazkilari taldea ezagutzen hasi dugu saioa Tere Leacheren laguntzarekin. Ondoren, Martxoaren 8aren baitan, emakumearen nazioarteko egunaren baitan antolatuta dauden ekimenak ezagutu ditugu Pirimakumeko Cristina Saura eta Itziar Senberoizen bitartez. Ondoren, Erronkarira joan gara Julian Gabasekin egotera. Bukatzeko, Mikel Zabalza auziaren inguruan suertatutako azken gertakariak ekarri ditugu gogora. Izenburua: Martxoaren 5eko saioa Iraupena: […]

Egun On, Auñamendi! Non Dago Mikel?, Torturatuen sarea eta Errigora

Gaur TORTURA landu dugu hitz larrietan. Batetik, Miguel Angel LLamas Pitu izan dugu “Non dago Mikel?” dokumentalaren ingurukoak azaltzen. Bestetik, Nafarroako Torturatuen Sareko Jorge Txokarro “Txibi” Jaurrietarra izan dugu gurean larunbateko mobilizazioaz eta azken gertakariez solasean. Bukatzeko, Idoia Zabaltza izan dugu Errigoraren azken kanpaina aurkezten. Izenburua: Martxoaren 4ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa […]

Egun On, Auñamendi! Iratiko amona eta Karrape irratia

Saio honetan Nafarroako museoa bisitatzen hasi dugu, Iratiko amonaren gorpuzkiak eta honen ingurukoak Olaia Nagorek lagunduta ezagutzeko. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletaren ahotik bertako kronika jasotzeko. Izenburua: Martxoaren 3ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Euskalgintza Hala Bedin eta Covid gakoak

Saio hasieran, Lekunberri aldera jo dugu Martin Juanenarekin egotera eta Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzera.Ondoren, Hala Bediko lagunek Euskalgintza ardatz Peio Otxandianori eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Ana Galarragaren eskutik jaso dugu aste honetako gakoa, gaztaren eredua izenburua duena. Izenburua: Martxoaren 2ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratiak eta Mikel Zabalza auzia

Saio hau Euskalerria irratia eta Xorroxin irratia bisitatzen hasi dugu . Lehendabizikoek, Euskalerria irratikoek alegia, enplazamendu berri batetik gainera. Bertatik Haritz Pascualek eta Julen Zelaietak besteak beste pasa dizkigute bertako kronikak. Ondoren, Mikel Zabalza auziaren azkenengo gertakariak errepasatu ditugu. Izenburua: Martxoaren 1eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egiaren jabe izanik justizia eske

Astelehenean Publico egunkarian argitaratutako audioek lehen lerrora ekarri dute Mikel Zabalzaren auzia. Aste intentsoa izan dute euren senideek horri gehituta Non Dago Mikel gaur estreinatzen dela zinema aretoetan. Guzti honetaz solasten Idoia Zabaltzarekin izan gara. Berak aipatu digu orain egiaren jabe izanik justiziari dagokiola bide egitea. Non dago Mikel dokumentala hemen ikusgai izanen duzue. Mikel […]

Egun On, Auñamendi! Mikel Zabalza auzia eta Erronkariko konexioa

Atelehenean aditzera eman zituzten Mikel Zabalzaren kasuaren inguruko audio zenbait eta kalapita sortu zuten. Honen inguruan Idoia Zabaltzarekin solastu gara gaurkoan. Ondoren, Erronkarira joan gara Julian Gabasekin egotera. Izenburua: Otsailaren 26ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Iraultza eta Bizi komiki liburuaren nondik norakoak Mikel Antzarekin

Larunbatean aurkeztuko du jendaurrean Adur Larrearekin batera Burgosko auziaren inguruko “Iraultza eta Bizi” komiki liburua Auritzen. Hori aprobetxatuz, Mikel Antza lagunarekin egoteko parada atera dugu zeozer aurreratu zezan. Aurkezpenerako leku mugatuak direnez 667 974 106 telefonoan egin behar da erreserba. Mikel Antza Irati irratian