Euskarafobiaren kontra haur eskolak borrokan

Etengabeko erasoak jasaten ari du Euskarak Iruñeako udalaren partetik, batez ere, haur eskolen ereduei dagokionez. Plaza kopurua gutxitu eskaera nabarmen igo bada ere, ingeleseko edukiak sartzea inolako kontrasteak egin gabe,… Honen aurrean Iruñerriko Haur eskolak lanean jarri dira eta gaurkoan Greba deialdia egina dute. Honen inguruan LAB sindikatuko Saioarekin izan gara solasten. Grebaren jarraipena euskarazko […]

Egun On, Auñamendi! Iruñerriko Haur Eskolak borrokan eta Erronkariko konexioa

Gaurko saioa Iruñerrian izaten ari den mobilizazio baten berri edukitzen hasi dugu. Haur Eskolen euskarazko eskaintzarne inguruko greba deialdia egin dute CCOO eta LABek. LABeko liberatua eta hezitzailea den Saioarekin izan gara hau lantzeko. Ondoren, Erronkarira joan gara Julian Gabasekin egotera. Izenburua: Otsailaren 12ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Manex eta Zekorra eta Kataluniako hauteskundeak Hala Bedin

Gaurkoa Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Oraingo honetan Manexen 55. istorioa kontatu digu, Manex eta Zekorra izenburua duena. Bukatzeko, Hala Bedi irratiko lagunek La Directako David Bouri kataluniako hauteskundeen inguruko eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Izenburua: Otsailaren 11ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Parlamentuan egondako Pirinioko asanblada eta Karrape irratia.

Saio honetan astelehenean izandako Pirinioko asanbladari begira jarri gara. Bertatik hartu ditugu, Ana Sagardoy, GuPirinioko Andrea eta Joseba Martinezen hitzartzeak. Tartean, Karrape irratira, Leitzara, egin dugu bisita gure laguna den Unai Zabaletarekin egoteko. Izenburua: Otsailaren 10eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Arditurri elkartea, Aralar irratia eta Covid gakoak

Gaur Gareban hasi dugu saioa, Arditurri elkartea ezagutzen bertako kide diren Josu bien laguntzaz. Ondoren, Lekunberri aldera jo dugu Martin Juanenarekin egotera eta Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzera. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Ana Galarragaren eskutik jaso dugu aste honetako gakoa, “Non da gripea” izenburupean. Izenburua: Otsailaren 9ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta U-12ko auziperatuak

Saio hau Euskalerria irratia eta Xorroxin irratia bisitatzen hasi dugu . Lehendabizikoek, Euskalerria irratikoek alegia, enplazamendu berri batetik gainera. Bertatik Haritz Pascualek eta Julen Zelaietak besteak beste pasa dizkigute bertako kronikak. Bukatzeko, Urriak 12ko ekimenagatik auziperatutako Ane izan dugu gurean euren zitazioen eta ekimen beraren nondik norakoak azaltzen. Izenburua: Otsailaren 8ko saioa Iraupena: 2:35 ordu […]

Egun On, Auñamendi! Pirimakume, Ekomerkatua eta Erronkariko konexioa

Gaurko saioan online bidezko elkarrizketa bikoitza estreinatu dugu Pirimakume asanbladaz solasteko Leire Remiro eta Silvia Calvorekin. Ondoren, NNPEK-ko Ekomerkatua ezagutzera joan gara Kattalin Barberrek lagunduta. Bukatzeko Juan Pito bentako Julian Gabasen laguntzarekin jaso ditugu Erronkaribarko berriak. Izenburua: Otsailaren 5eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

NNPEK-ak lehendakari berria estreinatu eta EKOmerkatua ekarriko du larunbatean

Produktore ekologikoen kontseilua dugu NNPEK. Inolako gehigarririk gabe sortu edo landutako produktoen zilegitatzerako erakundea eta aste honetan euren lehendakaritzan aldaketa izan du, Edorta Lezaunek Miren Otxotorenaren esku utzi baitu kargua. Gainera, otsaileko lehen asteburua izanik EKOmerkatua antolatu dute Iruñeko Geltokin. Hau guztiaz solasteko Kattalin Barberrekin izan gara gaurkoan. Kattalin Barber Irati irratian

Emakumeen topagune eta feminismoa ardatz duen asanblada da Pirimakume

Urteak zeramatzaten Pirinioetako emakumeak elkarguneak sortzen Pirinioko emakumeen topaketen harira. Hortik tiraka elkartze hori betikotzearen beharra ikusi zuten eta sarea bilakatu ziren. Sustrato horretatik sortu zen Pirimakume eta pasa den astean burutu zen asanblada. Bertan etorkizuneko erronkak zein formakuntzak adostu zituzten bertaratu eta bilkura online jarraitu zuten emakumeak. Honen inguruan Pirimakumeko Silvia Calvo eta Leire […]