Nafarroako artisten lanak ikusgai Agoitzen

Arte garaikide erakusketa paratu dute Agoitzko kultur etxean Uholdeak – mahaian izenburupean. Huarte arte zentroko Oskia Abarzuza izan da gurekin Irati irratian. Amaia Molinet, Maia Villot, Fermín Jiménez Landa, Greta Alfaro, Leire Urbeltz eta Fermín Díez de Ulzurrun artisten lanei buruz mintzatu zaigu arte ekoizpenaren arduraduna. Oskia Abarzuza Irati irratian.

Egunon Auñamendi! Nafarroan euskarak bizi duen egoeraren aurrean bertsotan hasteko prest

Euskalerria irratiko Mikel Bujandak asteroko kronika egin du gurean, eta arreta berezia jarri diogu euskarak Nafarroan pairatzen duen egoerari. Gaur bertan kontzentrazio bat egin da Iruñean UGT sindikatuaren egoitza nagusian. Nafarroako BertsoKabia sariketaren berri eman digu Ander Perez Bertsozale elkarteko kideak. Xorroxin irratitik Olaiak Baztan eta Bidasoako berriak kontatu dizkigu. Izenburua: Urriaren 7ko saioa Iraupena: […]

47en epaiketa, Josemi Etxeandia eta euskera Nafarroan

Beti ibiltzen da aktualitatean murgilduta gure Karlos Bueno Pato eta gaurkoan ere honela izan da. Azken gertakariei so, 47en epaiketa bergogoratu digu eta poza aldarrikatu Eneko herrian dugulako. Bestalde Gorbeian galdurik zegoen eta hilik topatu duten Josemi Etxeandia izan du gogoan. Halere aktualitateak euskararen gaia jorratzea eskatu digu, Nafarroako Auzitegiak emandako azken epaien harira. Klikatu […]

Sentimentuetara bidaia Anjanaren eskutik

Beste behin ere izan dugu Miren Nekane Anjana gurekin. Gaurkoan liburu berri baten aurkezpena aitzakitzat hartuta izan dugu gurean. Liburu hori “El viaje al mundo de los sentidos- Concimiento” dauka titulutzat. Berarekin luze eta zabal aritu gara honen inguruan solasean. Gogoratu gaur 19:00tan Auzperriko liburutegian Entzun edo jeitsi elkarrizketa.

Egun on, Auñamendi saioan Lehoskotik atala(Euskara, Josemi Etxeandia) , Miren Nekaneren liburua eta Julian Gabas izan ditugu

Gaurko ostiral honetan han hemenka izan gara. Karlos Bueno Patorekin hasi gara Lehoskotik atalarekin. Ondoren Pirinioan Lan eta Bizi, Bizirik gaude eta Txantxalaneko lagunek deitutako geldialdian parte hartu dugu. Geldialdia amaituta Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkariko berriak jasotzeko, baina gaurko bidea ez zen bertan amaitzen eta Ampostara egin dugu salto “Viaje al mundo de […]

Nafar pirinioa gehiago hustu ez dadin mobilizazioa ostiralean

Ostiral honetarako, urriaren ak, Pirinioan Bizirik gaude, Pirinioan Lan eta Bizi eta Txantxalan kolektiboek bat egingo dute despopulazioaren kontrako egunarekin, eguerdiko 12:00etan 5 minutuko  geldialdia egiten eta kontzentrazioak burutuz lan eta hezkuntza guneetan. Mikel Aoiz Otsagiko bizilaguna mintzatu da Irati irratian egoerari buruz.

Erroko kantu zaharrak bildu ditu Txema Hidalgok

Liburu batera ekarri ditu Txema Hidalgok Erro ibarrean batutako 61 kantu, bere partiturak eta azalpenak elebitan. Erroibarko aire zaharretan. Eta Irati irratira gonbidatu dugu liburuari buruz eta Erro ibarrean bildutako kantuei buruz mintzatzera. Euskal Herrian horrelako kantu altxorrik duen eskualderik ez dela adierazi du Kaparek. Elutseder elkarteak plazaratu du liburua eta 10 eurotan dago eskuragai […]