Eski kanpaina barnetik ezagutzeko aukera emanen digute astero

Hala eginen dugu eski kanpaina amaitu arte. Astero arituko gara bertako norbaitekin solasean, gaurkoan lehenbizikoz Amaia Mozo eski kanpainako koordinatzailea izan dugularik. Gertutik kanpainaren nondik norakoak ezagutu ditugu, zenbat lagun parte hartu eta lan egiten duten bertan, zenbat dirauen… Bi estazioak biltzen dituzte Abodi eta Larra-Belagua eta Nafarroa osotik etorritako haur eta nerabeak gerturatuko dira […]

Torturaren afera azalerazteko zine zikloa antolatu du Mikel Zabalza Gogoan herri ekimenak

Astelehenetik aurrera Torturaren gaia bolo-bolo ibili da Nafarroan. Torturaren aferak hainbat urtetatik hona zenbait kultur proiektuen bitartez izan du nolabaiteko lanketa eta horietariko 4 dira Mikel Zabalza Gogoan herri ekimenak Inoiz Ez Berriro zine zikloaren baitan antolatu direnak. Ostirala honetan hasiko da zikloa Bi Arnas dokumentalarekin. eta tortura inoiz berriz errepikatu ez dadin du helburutzat […]

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi? Konexioarekin gora-beherak

Bere kolaborazioarekin jarraitu du gaurkoan Ainhoa Elizaldek. Gaur Erronkarin internteko konexio duin bat edukitzeko izandako bilakaera errepasatu digu, beti bezala umore puntu batekin. 2016an hasitako bideak luze iraun du, 2023a arte alegia eta hainbat pertsonen ahaleginaren ekinez lortu da Erronkarin zuntz-optikoa ezartzea, hainbat buruhauste eta arazoei aurre eginez noski.             […]

Nafarroako Torturatuen Sareak positiboki baloratu du Euskadiko Kriminologia Institutuak egindako informea eta Nafar Gobernuari ikerketarekin jarrai dezan eskatu dio

Euskadiko Kriminologia Institutuak tortura kasuen inguruko txostena aurkeztu zion atzokoan Nafar Gobernuari. Bertan datuak esanguratsuak dira, 656 kasu aztertu dituzte, baina frogatutzat ematen dute 900 pertsona inguruk jasan dutela Tortura 1960-2015 urteen arteko epean, osotara 1068 kasu inguru izanen direlarik. Emaitza hauek jakinda Nafarroako Torturatuen Sareak prentsaurrekoa burutu zuen atzokoan eta txalotu egin zuen egindako […]

Ohiko formatuarekin itzuliko da Itzaltzu euskal kulturaren plazatzat aldarrikatzen duen Gartxot Eguna

Pandemiak zenbait plan eta ekimen irauli egin zituen eta Itzaltzun ospatzen den Gartxot Egunak ez zen horretaz libro izan. Halere, aurten ohiko formatuarekin eta gogobeteta dator euskal kulturaren plaza garrantzitsu hau. Bi eguneko egitaraua prestatu dute Gartxot Ekimeneko lagunek eta elkarte horretako Maite Aranbururekin solastu gara honen inguruan. Itzaltzura gerturatzeko Otsagabiatik Xin Xoan zerbitzua ere […]

Azar y Tiempo poesia liburua aurkeztuko du Socorro Latasak larunbatean Agoitzen.

Txikitatik izan du Socorrok irakurtzea gustoko. Berez, berak bakarrik 16 liburu desberdin ekoitzi ditu eta beste 30 taldekako ekoizpenetan parte-hartu du. Gaurkoan, bere azken lana den “Azar y Tiempo”  aurkeztera etorri zaigu larunbateko Agoitzeko aurkezpena aitzakitzat harturik. Olerkien artean gure galderak ederki erantzun ditu Socorro Latasak eta baita aurkezpenerako gonbidapena luzatu ere.      Socorro […]

Eguberrietako ordutegia eta aurtengo nobedadeak

Gaurkoan Mari Mar Agos liburuzain maitagarria itzuli zaigu. Hasi gara Eguberrietako ordutegia bergogoratzen nahiz eta astelehentik aurrera neguko ordutegia hasiko den. Baita ere aipatu digu Baziren behin zortzi liburutegi dinamika hilabete honetan hasiko dela eta jarraipena izanen du ere euskarazko irakurle taldea. Mari Mar Irati irratian:

Euskal presoen egoera berriaren aldarri eta salaketa irmoa eginen da Bilbon larunbatean

Sakabanaketaren aroa itxitzat pausuak ematen jarraitzearen beharra nabarmendu digu gaurkoan Mikel Mundiñano Sare Herritarrako kideak. Aro aldaketak itxura berri bat behar du eta horretarako ikur berri bat sortu dute euskal presoen etxeratzeko bidearen aldarri izateko. Honekin batera larunbatean Bilbon izanen den mobilizaziora batzeko deia luzatu digu. Herritarren bultzada beharrezkoa dela nabarmendu du ere gatazka betikotu […]