Modu koordinatuan genero indarkeriari aurre egiteko erreminta jarri du martxan Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun batzordeak

Erreminta hori Genero Indarkeriari aurre egiteko protokoloa litzateke eta Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun Batzordeak eraiki du kasu hauei aurre egiteko. Protokoloa duela bi aste aurkeztu zuten jendaurrean Ariben eginiko aurkezpenean. Bertan Unai Zabaleta lan honetan bidelagun izan dena eta Leire Remiro izan ziren, alde batetik egindako diagnostikoa agertzen eta bestetik protokoloa azaltzen. Gaur gurean, […]

Gure amonen jakintza batu eta partekatzeko proiektua aurkeztuko dute Auzperrin

Larunbat honetan arratsaldeko 18:00 etan Auzperriko Elizan aurkeztuko dute proiektua jendaurrean. Gure amonen jakintza ondare inmateriala izanik jaso eta gorde nahi duen proiektua da “La voz de nuestras abuelas”. Auzperri herriko amonen jakintzak, bizitakoak, ikuspegiak,… dena saiatu dira batzen eta hori da jendarteratuko dutena. Gaur proiektuaren nondik norakoak ezagutu ditugu proiektuaren zuzendari diren Reme Berrocal […]

Azaroaren 25aren harira euren mezuak podkast batzuen bidez helarazi dituzte Otsagiko ikasleek

Indarkeria matxista edo emakumeenganako indarkeria salatzeko lan bat zuten Otsagiko ikasleek eta irratira bideratu zizkiguten mezu horiek. Gaurkoan entzun izan ditugu euren mezuak eta ba egiten dugu euren eskakizunekin eta salaketekin.          Otsagiko ikasleen mezuak Irati Irratian:

Iritzi-miritzi, Pirinioetan ze bizi? Pirinioetako herri irratia kapitalismoaren ring-ean

Bere kolaborazioarekin jarraitu du gaurkoan Ainhoa Elizaldek. Halere, gaurkotasuna duen testu bat ekarri digu, Irati irratiak eta Erronkariko ibaxak Erronkarin irrati seinalea ezartzeko izandako oztopoak salatu ditu eta erantzuleak seinalatu dizkigularik. Dena bilduta uzti du Enpresabidea agerkari digitalean Pirinioetako herri irratia kapitalismoaren ring-ean izenburua duen iritzi artikuluan. Artikulua irakurri nahi baduzue klikatu Enpresabidea.eus     […]

Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren 27. edizioa martxa hartzen dabil Atarrabian

Gertu ditugu, gertu gaude! lemapean egingo da larunbat honetan Hatortxu Rock euskal presoen eskubideen aldeko elkartasun jaialdiaren 27.edizioa Atarrabian. Aurten egiten den bigarren jaialdia da eta 18 taldek beren onena emanen dute auzolanean eraikitako jaialdian. Arratsaldeko 16etatik hasita goizeko ordu txikiak arte iraunen du musikak, halere hau bideragarria egiteko jendearen inplikazioa nahitaezkoa da eta bolondres […]

Pirinioetako DBHko ikasleen topaketekin konexioa

Gaur Pirinioetako DBhko ikasleak Erronkarin batu dira zenbait dinamika aurrera ateratzeko. Egun osoan zehar euskaraldia aprobetxatuz zenbait joku eta lan egin dituzte elkarrekin. Egunaren errepasoa egiteko Naroa, Selma eta Amane izan ditugu gurean. GORA PIRINIOA ETA EUREN GAZTEAK!    Naroa, Selma eta Amane Irati Irratian:

Agroekologiaren inguruko dokumentala Nagoren larunbatean

Agroekologiaren inguruko hausnarketa bat abiarazteko hasi zuten Zure platerean hasten da mundua dokumentala eraikitzen. Honen proiekzioa larunbatean Nagoren izanen dugu arratsaldeko 18etan eta ondoren autogestionatutako pikoteoa izanen da. Proiektuaren inguruan aritu gara Ion Fontenla zuzendariarekin solasean.      Ion Fontenla Irati Irratian:

Goiburu, mende bateko historia liburu batean harilkatua

Aurten ospatu izan dute Agoitzeko denda edo negozio historiko honen mendeurrena. Goiburu dendaz ari gara solasean eta hainbat ekinbide egiteaz aparte liburu batean barnebildu dute bere historia. Lan honetan Kati Leatxe aritu da bere alaba den Estitxu Larrea diseinatzailearekin batera “Goiburu 1820-2020. Amaigabeko lazo batez loturiko bost belaunaldi” liburua ekarri duena. Honetaz solastu gara Kati […]