Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak eta Haizeberritu proiektua

Gaurkoan Xanti Begiristain Auzolotsekin hasi gara, Iragazki operazio izenburuadun auzolotsarekin. Ondoren, Garraldako eskolan aurrera eramanen duten Haizeberritu proiektua ezagutu dugu bertako gurasoa den Alvaro Gilen eskutik. Izenburua: Abuztuaren 25eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Garraldako eskola bizi-berritzera dator Haize-Berritu proiektua

Garraldako eskolaren inguruko hausnarketa prozesu bat jarri zuten martxan zenbait guraso eta irakasle. Tokiaren egokitzapena hizpide zenbait lan egin izan dute eta asteburu honetan eskola berari aurpegia aldatu nahiean auzolanera deitu dute. Honen inguruan, proiektua parte-hartu duen Alvaro Gil gurasoa izan dugu gurean. Auzolana ostirala eta larunbatean izanen da 10:00etatik 14:00 etara Auzolanean izena emateko […]

Egun On, Auñamendi! Orhipean eta Bertsolari aldizkaria

Saio honetan Otsagabiara joan gara, asteburu honetan bertan ospatzen baita Orhipean festa. Honen inguruan Sergio Itxaso izan dugu gurean solasean. Ondoren, Bertsolari aldizkaria ezagutzera joan gara Beñat Hach-Embareken eskutik. Izenburua: Abuztuaren 24ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

1900. urtera itzuliko dira asteburuan Otsagabian

Bi urteren ostean bueltan da Orhipean jaia. Aintzinako usadio eta lanak hizpide dituen jai honek 1900. urtera eramanen gaitu auzolanaren bitartez aurrera eginda. Honen inguruan, bertako antolatzailea den Sergio Itxasorekin solastu gara. Informazio gehiago eta egitaraua Orhipean Jaia webgunean     Sergio Itxaso Irati Irratian:  

Bertsolaritzaren kalitatezko jarraipena egiten duen komunikazio proiektua ezagutzen

Bertsolaritzan zentratutako proiektu komunikatiboa dugu Bertsolari. Hamarkada luzeak daramatza bertsoaren munduaren kalitatezko jarraipena egiten, patxadaz eta egile anitzek eginiko proiektua. 3 lagunen koordinazio lanak eta diseinua egiten duen beste batek ematen dute hiru-hilean behin Bertsolari aldizkaria. Euren harpidetza kanpaina aitzakitzat hartuta aldizkariko kidea den Beñat Hach-Embarek lagunarekin izan gara gaurkoan. Harpidetza egiteko: Bertsolari aldizkariaren webgunea […]

Egun On, Auñamendi! Zuzenbide Piriniarraren jardunaldiak eta Sekretuen legea Naiz irratian

Gaurkoa saioa Zuzenbide Piriniarreko jardunaldiak ezagutzen hasi ditugu Nabarraldeko Angel Rekalderen eskutik. Ondoren, Naiz irratian Pili Zabala GALen biktimarekin Sekretuen lege berriaz eginiko elkarrizketa ipini dugu. Izenburua: Abuztuaren 23ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Komunalan eta Fazeriatan zentratuko dira Nabarraldek antolatutako jardunaldiak

Aurten komunaletan eta fazeriatan zentratuko dira Nabarralde fundazioak antolatzen dituen Zuzenbide Piriniarreko jardunaldiak. Auritzen izanen dira jardunaldiak larunbatean, baina aste osoan zehar ere egitarauaren parte izanen diren ekimenak izanen ditugu. Guzti honetaz, Nabarralde fundazioko kidea den Angel Rekalderekin solastu gara. Izen ematea hurrengo estekan: Zuzenbide Piriniarreko jardunaldiak Egitaraua: Abuztuaren 22tik 28raERAKUSKETA: “Pirinioak ardatz. Hizkuntza, kultura, […]

Egun On, Auñamendi! Pirinioak txistuka eta lehen sektorearen egoera Naiz irratian

Gaurkoa saioa Pirinioak Txistuka egitasmoa berreskuratu dugu Euskal Herriko Txistularien elkarteko kidean den Arkaitz Ibarraren laguntzarekin. Ondoren, Naiz irratian EHNE sindikatuko Garikoitz Narzabalekin izandako elkarrizketa ekarri dugu gurera lehen sektoreko egoeraz jabetzeko. Izenburua: Abuztuaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Azoka ekologikoa Ariben izan zen igandean

Urtero lez izan zen asteburu honetan Aribeko Produktu ekologikoen Feria. Aurtengo edizioan 25 postu izan ziren ibaiertzean, baita zura lantzeko erakustaldia ere. Jende andana batu zen edizio honetan eta ostiralean aprobetxatu genuen azoka antolatu duen Patxi Antxorenarekin solasteko.   Patxi Antxorena Irati Irratian: