Egun on, Auñamendi! Gizarte zerbitzuen dinamika berria eta Pirinioko Soinu Banda 16.atala

Gaur Auñamendi Gizarte Zerbitzuen mankomunitatetik jasotako dinamika berria eman dugu aditzera. Argazki muntai bat egin nah dute Pirinioak nerabe eta haurrentzat dituen abantailak erakutsiz egoera honetan. Bestalde, Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu , gaurkoan Auzperriko Jokin Martinez gidari izan dugularik. Izenburua: Apirilaren 9ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Pirinioko Soinu Banda 12+1.atala: Edurne Errea

Astelehena eta bidai bat egin dugu Edurne Errearekin batera. Berak hala aipatu digu zerrenda egiteko bere bidaiak izan dituela oinarri, eta atsegin handiz bidaiatu dugu guk ere. Abestiak: 1-Sugaar – Elkano Browning Cream2- Habanot nechama – So Far3-Anhelando Iruya- Peritá Chingó4-Atharratzeko gazteluko kantua- Benito Lertxundi5-SMT- Berri Txarrak6-Se quemo – La otra7- The Pretender – Foo […]

Pirinioko Soinu Banda, 11.atala: Aitor Zazpe edo Guy Fawkes

Apirilaren 2. egun honetan Erroibarrera jo dugu, Auzperrira, Aitor Zazperekin egotera. Berak girotu baitu gaurkoan gure saioa bere 10 kantekin. Amaiera ezinhobea Tchaikovskiren Overture 1812 V de Vendetta pelikula aipatuz. Gogoratu, gogoratu azaroaren 5a! Abestiak: 1-Condenados -RIP2- Atalaiaren gainean-Sorotan Bele3-Nor nintzen ni- 2zio4-Born to be wild- Fanfare Çiocarlia5-Os engañan- Eskorbuto6-Redemption song- Bob Marley7-Orreaga – Benito […]

Erroibarren hartutako neurriak koronabirusari aurre egiteko

Egoera berezian gaude eta egoera berezi honek erantzunak behar ditu. Hori dela eta, aurreko ostegunean Erroibarko udala ez-ohiko neurriak hartu zituen Covid19aren pandemia gelditzeko. Neurri horietaz solasteko Joseba Martinez izan dugu, berak azaldu digu nolatan heldu diren erabaki horiek hartzera. . Joseba Martinez Irati irratian

Egun on, Auñamendi! Erroibarko neurriak Covid-19rako eta Zerrajeroinako kantu zerrenda

Gaur Erroibarren hasi dugu saioa. Covid-19 delakoaren inguruan udalak eta gobernuak hainbat irizpide adostu ditu eta horien berri Joseba Martinezek eman digu. Ondoren 10 kantuen erronka hasi dugu, Garraldan, Zerrajeroinatik Iratxek eta Angelinesek euren kantuen zerrenda bideratu baitziguten. Esker mila lagunak! Izenburua: Martxoaren 16ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Pirinioko planaren inguruko lan saioak

Atzo hasi ziren Pirinioko Plana azaltzeko lan saioak Erronkarin. 30 bat lagunek hartu zuten parte eta saio hauetaz solasteko Erroibarko EHBilduko zinegotzia den Joseba Martinezekin izan gara. Berak azaldu digu bilkura hauen helburua plana bera azaldu eta jendeak dituen ekarpenekin osatzen joatea litzateke. Saioen egitaraua: Joseba Martinez Irati irratian

Egun on, Auñamendi! 2020 osasuntsu baterako gomendioen 2. partea, Karrape irratia eta Pirinioko plana

Gaurko saioa Jose Ignacio Ubauren kolaborazioarekin hasi dugu. Berarekin errepasatu ditugu 2020. urte osasuntsu bat izateko jarraitu behar ditugun irizpideak. Ondoren, Karrape irratira joan gara Unai Zabaletaren kronika bila. Bukatzeko, Erroibarko EHBilduko zinegotzia den Joseba Martinez izan dugu Pirinioko Planaren inguruko lan saioetaz solasten. Izenburua: Martxoaren 4ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi!
Euskalerria irratia, Xorroxin eta Erroko berriak

Astelehena izanik, Euskalerria irratiak Iruñerriko kronika eskaini digu, ostean Baztan Bidasoako agenda errepasatu digu Julen Zelaieta esatariak Xorroxin irratitik. Erroko berri eman digu Joseba Martinezek udaleko zinegotziak, batipat zuntz optikoaren inguruan egin dituzten bilkura publikoen gaineko informazioa eskainiz. Izenburua: Irailaren 30eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko