Bakartxo Ruiz (EH Bildu) Pirinioko ponentziari buruz Irati irratian

Bakartxo Ruiz EH Bilduko parlamentaria izan dugu gaur Irati irratian. Pirinioko ponentzia berreskuratzea lortu du EH Bilduko Nafarroako parlamentuan eta hemendik aurrerako urratsei buruz aritu da gurean. Horrez gain euskararen gaineko sententziak, Skolae edota Altsasuko gazteen auziaz ere aritu da Bakartxo Egunon Auñamendi! saioan. Azkenik urriaren 12an Bagoaz! lemapean Iruñean eginen den manifestazioa eta ekitaldi […]

Egunon Auñamendi! Nafarroan euskarak bizi duen egoeraren aurrean bertsotan hasteko prest

Euskalerria irratiko Mikel Bujandak asteroko kronika egin du gurean, eta arreta berezia jarri diogu euskarak Nafarroan pairatzen duen egoerari. Gaur bertan kontzentrazio bat egin da Iruñean UGT sindikatuaren egoitza nagusian. Nafarroako BertsoKabia sariketaren berri eman digu Ander Perez Bertsozale elkarteko kideak. Xorroxin irratitik Olaiak Baztan eta Bidasoako berriak kontatu dizkigu. Izenburua: Urriaren 7ko saioa Iraupena: […]

47en epaiketa, Josemi Etxeandia eta euskera Nafarroan

Beti ibiltzen da aktualitatean murgilduta gure Karlos Bueno Pato eta gaurkoan ere honela izan da. Azken gertakariei so, 47en epaiketa bergogoratu digu eta poza aldarrikatu Eneko herrian dugulako. Bestalde Gorbeian galdurik zegoen eta hilik topatu duten Josemi Etxeandia izan du gogoan. Halere aktualitateak euskararen gaia jorratzea eskatu digu, Nafarroako Auzitegiak emandako azken epaien harira. Klikatu […]

Dylan Inglis Irati irratian

Iratiko basoari buruzko ikergaia landuko du datozen egunetan Inglaterratik Euskal Herrira etorritak Geografia eta Antropologia ikasle eta ikerlaria. Irati irratian bisitan izan dugu eta euskara eta euskalki ezberdinak nola ikasi dituen jakiteko baliatu dugu. Euskaldun berria da, eta Euskal Herria iparretik hegoaldera ezagutzeko parada izan du Euskarabentura ekimen ibiltarian ere. Dylan Inglis Irati irratian

100 lagun euskara ikasten Pirinioetan

Pozik daude AEK-ko lagunak aurtengo matrikulazio kanpainarekin. Pirinioetako AEK-ko Ana Colomok Irati irratian jakinarazi duenez aurten 100 lagunek eman du izena dagoeneko. Aurtengo eskaintzaren berri eman, ikastaro mota ezberdinak aurkeztu eta ibar ezberdinetan izango diren batzar informatiboen berri eman digu.Elkarrizketa entzuteko:

Dylan Inglis Iratiko oihanari buruzko ikerketa egitera hurbilduko da

Albiste bitxia ekarri digu Idoia Zabaltzak Irati irratira. Egun gutxi barru Inglaterran sortutako euskaldun berri bat hurbilduko da inguruotara. Dylan Inglis, Inglaterran euskara ikasi eta Euskal Herria, gure hizkuntza eta euskalkiak ondo menperatzen dituen ingelesa da. Aurki, Iratiko basoaren inguruko ikerketa bat abiatuko du, eta jendea elkarrizketatzen arituko da herriz herri. Hizkuntza, lana, lurraldea eta […]