Nafarroako Herri eta Kontsejuen Federazioan izandako prentsa aurrekoa

Pirinioko ordezkari politikoek prentsa oharra eman dute Nafarroako Herri eta Kontsejuen Federazioan. Osasun arloko egoera salatu nahi dute eta egin nahi dituzten murrizketen kontra azaldu dira:

“Oinarrizko osasun eskualdeen antolaketa, Lehen Laguntzaren gune-gako gisa, ez da bakarrik zuzendu behar laguntza-eskaerak artatzera; hori egitea hain onuragarria den taldeko, diziplina anitzeko eta programatutako jarduketaren kaltekoa izango litzateke.
Oinarrizko osasun eskualdeek egiaztatu dute gaitasuna, borondatea, trebetasuna eta jarrera badutela zaintza, arreta eta kudeaketa estrategien lidergoa hartzeko, eta hala komunitatearen, familien eta norbanakoen beharrei erantzun eraginkorra emateko.
Ez da ahaztu behar gure biztanleria kronizitate/menpekotasun-laguntzarantz doala, eta bertan islatzen da prozesu akutu eta bakarrak artatzeari zuzendutako osasun-laguntza baldartu, barreiatu eta zatikatu egiten dela, eta laguntza-mailen arteko urratsak zailtzen direla, nahiz eta kasuotan norbanako ahulekin aritu.

Nafarroako Pirinioko Oinarrizko osasun eskualdeek ondoko berezitasunak dituzte:
Biztanleria txikia eta adinekoen kopuru handia. Horren eraginez, kontsultategiko zein etxeetako lan-kargak eta etxeko laguntzak handitzen dira.
Herriz herri joateko desplazamendu luzeak egin behar dira, orografia zaila da, mendikoa, eta klimatologia gogorra dago neguan.

ESKUALDEEN AZALPENA

Nafarroako Pirinioak oinarrizko hiru osasun eskualde ditu:
1.Zaraitzu: Zaraitzu ibarra eta Almiradioa
2. Izaba: Erronkaribar
3.Auritz: Erroibar, Aezkoa, Auritz eta Luzaide

LANGILEAK

Zaraitzu:      EAP:   3 SENDAGILE, 3 ERIZAIN, 1 ADMINISTRARI, 1/5 PEDIATRA, 1/2GIZARTE LANGILE
SUR:   3 SENDAGILE, 3 ERIZAIN

Izaba:     EAP:   3 SENDAGILE, 3 ERIZAIN, 1 ADMINISTRARI, 1/3 PEDIATRA
SUR:   3 SENDAGILE, 3 ERIZAIN

Auritz-Burguete:

Auritz:      EAP:   3 SENDAGILE, 3 ERIZAIN, 1 ADMINISTRARI, 1/3 PEDIATRA
SUR:   3 SENDAGILE, 3 ERIZAIN

Luzaide:     EAP:   3 SENDAGILE, 3.5  ERIZAIN

Izabako eta Auritzeko gizarte langileen plazak betetzea aztertu beharko litzateke.

ESKUALDEETAKO EZAUGARRIAK

1.Hiriguneetatik urrun daude, ondorioz, ospitaletik, espezialisten kontsultetatik eta zenbait proba osagarritatik urrun.
2.Orografia zaila da, mendikoa baita, klimatologia gogorra izaten da neguan, eta desplazamendu luzeak egin behar dira herrien artean.
3.Biztanleriaren alderantzizko piramidea, taulan ikus daitekeenez: 65 urtetik gorakoen kopurua, %29.39 eta %33.8 artean.
4.Astegunetan ez dago garraio zerbitzurik herri txikietan.
5.Hiriguneetara eta han ematen diren zerbitzuetara iristeko zailtasunak eta garraio falta.
6.Langileak fisikoki elkarrengandik urrun egoten dira eta horrek galarazten du lankideek ordezkapenak egitea.
7.Langileek lehen lerroan artatzen dituzte larrialdiak eta larrialdiarekin joan behar dute UVI-MUGIKORRArekin elkartu arte. Larrialdiko arduradun gisa ematen den batez besteko denbora ordubete baino gehiagokoa izan daiteke
8.Eskualdeetako langileen mugikortasuna handia da. Plantillen egonkortasuna txikia da, lan-moldeetan aldaketa etengabeak izaten dira eta biztanleria kexu da.
9.Zaila izaten da, batzuetan ezinezkoa, bai medikuntzan bai erizaintzan kontratazioak egitea goian aipatutako ezaugarriengatik. Eskaini ahal diren kontratuak ez dira erakargarriak eta ondorioz desabantailak ditugu lehiatzerakoa.
10.Biztanleriak behar bezala erabiltzen ditu baliabideak. Hori dela eta, zaintza-orduetan abisu gutxi izaten da, baina direnak larrialdietakoak dira eta ezin dira atzeratu.
11.Larrialdietako arreta osoagoa da langileak (sendagilea eta erizaina) hasieratik elkarrekin badaude eta lanean aldi berean hasten badira, eta hala abisuaren bilakaera edo amaiera oztopatu dezaketen atzerapenak eragozten dira.

PROPOSAMENAK

1.ordezkapenak

Absentziak %100ean betetzea eta Piriniorako berariazko zerrendak osatzea

Azkeneko urteotan langileen ordezkapenak murriztu dira. Hasiera batean, langileen %70, ondoren %50, eta aurten 25 ordu langile bakoitzeko.
Horren ondorioz, bajak eman edota oporrak eta baimenak hartu direnean, estamentu bakoitzeko ohiko 3 langileen beharrean, 2k baino ez dute lanik egin, Auritzen izan ezik, non ordezpenak %60koak izan diren.

Gure ustez, beharrezkoa da absentziak %100ean betetzea kalitateko arreta emateko, hori baita gure asistentziaren helburu nagusia.

Azpimarratu behar da oporraldietan populazioa nabarmen igotzen dela, hortaz, akats bat litzateke eskualdeetan gainkargarik ez dela egongo pentsatzea.
Uste dugu, absentziak eta sortu daitezkeen behar guztiak betetzeko, egokia dela Piriniorako berariazko zerrendak osatzea, bertako ekipoek kudeatuak. Taldeko langile kopurua mugatua izanik, eskaintzen den lan-poltsa murritza da eta ez da batere erakargarria.

Etengabeko prestakuntza erraztea

Lehen, urtean 21 prestakuntza ordu langile bakoitzeko baziren, gaur egun, aldiz, ez dago. Prestakuntza geure eguneroko zereginak burutzeko guztiz beharrezkoa da eta horren iraunaldian ordezkapenak %100ean bermatu behar dira.

2. Larrialdietako zerbitzuak

Larrialdiak presentziazko arretaz artatu behar ditu Oinarrizko eskualde bakoitzeko osasun etxeak. Izan ere, laguntza-puntuen arteko distantzia handia da eta Pirinioko errepide-sareak ez du errazten larrialdiak artatzea. Bestalde, baliabide materialak urriak eta mugatuak dira, eta horien banaketa eta erabilpen zuzena egin behar da.
Orain arte horrela artatu dira larrialdiak eta, gure iritziz, eskualdeotan hori ez da aldatu behar. Ez da gutxietsi behar egungo baldintzetan anbulantzia zerbitzua mantentzea.

Larrialdietarako etengabeko prestakuntza eman behar zaie horretan aritzen diren langile guztiei.

3. espezialitateak

Eskualdeetara zenbait espezialitate-kontsulta hurbiltzea

Biztanleriaren taulan islatu denez, biztanleriaren piramideak espezialitate-kontsulten bisita kopurua handitzea dakar, pazienteak oso adinekoak baitira. Ez da ahaztu behar paziente horiek zailtasunak dituztela kontsulta horietara joateko. Hori dela eta, beharrezkotzat jotzen dugu zenbait espezialitate-kontsulta eskualdeetara hurbiltzea, esaterako, errehabilitazioa, ginekologia, osasun mentala…….
Telemedikuntza eta presentziazkoak ez diren kontsultak izatea aukera bat izan liteke.

Zitazio zirkuitu berezia sortzea

Gaur egun, zitazio asun etxeek zailtasunak dituzte pazienteen zitak koordinatu eta egin beharreko bidaia kopurua gutxitzeko.
Komeni da Piriniorako zitazio zirkuitu berezi bat sortzea eta hainbat proba osagarri (RX operazio aurrekoak, ANALITIKA, ECG) edo espezialista-kontsulta egitera joan behar duen jendeari zitak koordinatzeko eta hala dena egun berean egin ahal izateko. Kontuan izanik gure ibarretan garraio publikoa gero eta mugatuago dagoela eta bere ordutegiak beste behar batzuk bete behar dituela, ez bakarrik osasunarekikoa (autobus bakarra dago ibar bakoitzean, goizean joan eta arratsaldeko lehen orduetan etortzen dena), baliabide horrek hainbat funtzio beteko lituzke.

Doako garraioko osasun-zerbitzua sortzea

Zerbitzu horrek jendea hurbilduko luke errehabilitazio, onkologia… moduko tratamenduak jaso ahal izateko.
Pirinioko biztanleok ez genuke gastu bikoitza geure gain hartu beharko tratamendua jasotzeko. Adibidez, Lizarran eta Tuteran doako garraio zerbitzua sortu zen.

larrialdiak artatzeko eskualde bakoitzean farmazia bat egotea arautzea

Presentziazko arreta mantentzea eskatzen den arrazoi berberagatik, hau da, urruntasuna eta irisgarritasun zailtasunengatik.”

Iruzkindu