79 urteko gizon bat hil da Aintzioan izotzean irrist egin ostean

Izotzarekin irrist egin eta buruan kolpea hartu du gizonak, goizeko bederatziak inguruan, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Herriko mediku zerbitzua, anbulantzia bat eskatu eta, emaitzik gabe, gertakarien lekura gerturatu da erreanimazio lanak egiteko.

Gorpua altxatu ostean, Lege Medikuntzako Institutura eraman dute autopsia egiteko.

carreterahielo-sal

 

Iruzkindu