Egun On, Auñamendi! Xorroxin eta Euskalerria irratiko berriak eta garraioaren kolektibizaziorako aplikazioa

Gaurkoa Euskalerria irratia eta Xorroxin irratia bisitatzen hasi dugu eguna. Bertatik Haritz Pascualek eta Julen Zelaietak besteak beste pasa dizkigute bertako kronikak. Bukatzeko, Kudea Go aplikazioaren inguruan solastu gara bere sortzailea den Patxi Miranda lagunarekin. Izenburua: Urtarrilaren 11ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Emakumearen kontrako indarkeriaren aurkako eguna eta Karrape irratia

Gaurko saio hasieran, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren ahotsetik bertako kronika jasotzeko. Gaurkoan azaroaren 25a izanda eta Ariben arratsaldean mobilizazioa egonik Gure Aizpea elkarteko Paloma Sarasola Etxarterekin izan gara. Izenburua: Azaroaren 25eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Asteburuko errepaso musikatua eta Xorroxin irratia

Gaurkoa asteburuari errepaso musikatua egiten hasi dugu. Errepaso honetan Lakabeko dantza topaketak, Agoitzeko fusilatu eta errepresaliatuen oroimen ekitaldia eta azoka eta feria ezberdinak bildu ditugu. Ondoren, Xorroxin irratira jo dugu aspaldiko partez gure laguna den Julen Zelaietak bertako kronika pasa zezan. Izenburua: Irailaren 21eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Biblioneta eta segurtasun neurriak

Pixkanaka-pixkanaka normaltasunera itzultzen ari dira zenbait zerbitzu. Horietariko bat Aurizberriko liburutegiak eskaintzen duen Biblioneta litzateke. Gaurkoan hasten zuen berriz ere bere jarduna eta pozik nabaritu dugu gure kolaboratzailea den Mari Mar Agos. Ez du aukera galdu osasun krisia dela eta betebeharreko irizpideak azaltzeko. Marimar liburuzaina Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegia, Gastronomia jasangarria eta Osasun krisia

Gaurkoa Auzperriko liburutegia bisitatzen hasi dugu eta bertatik Mari Mar Agosek ekarri dizkigu azken nobedadeak. Ondoren, Otsagiko Natur interpretazio zentrora jo dugu gastronomia jasangarriaren inguruan elekatzera Patriciarekin. s. Bukatzeko, Hala Bedi irratian Luis Gonzalezeri osasun krisiaren inguruan eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Ekainaren 18ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi! Pirinioan lan eta bizi azoka Abaurregainan eta Nori komikia

Euskararen egunaren biharamunean ere jarraitzen dugu Pirinioan. Eta igandeko azokari buruz mintzatu da Irati irratian Ainara Ekisoain Pirinioan bizi eta lan ekimeneko kidea. Bertsolari aldizkariak NORI komikia plazaratu du, euskara batua patentatu eta saltzeko asmoa agertzen den Xabi Paya eta Patxi Gallegok ondutako lanean. Izenburua: Abenduaren 4ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi! Sakanatik Pirinioetara korrika Aritz Ganboa eta Joan Tornés Gironatik

Kataluniako albisteak, eguraldia eta Karrape irratiko kontuak Leitzatik. Aritz Ganboa Arratzuatik Izabara korrika etorriko da urriaren 26 eta 27an. Irati irratian erronka hau azaldu du berak. Azkenik, Kataluniara jo dugu, Irati irratiko korrespontsal lana egiten ari den Joan Tornés lagunarengana. Izenburua: Urriaren 16ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko