Aezkoa, Zaraitzu, Garazi eta Xiberuak SASC IRATI aurkeztuko dute bihar


Proiektuan parte hartzen dute, lehen aldiz eta elkarrekin, Iratiko lur-eremuen jabeak diren lau ibarrek.

Europako POCTEFA programaren bidez finantzatu da, 2.273.107€ko aurrekontua du, eta horietatik 477.520 € Europako FEDER fondoak jarriko ditu.

Bihar, Garaziko Txaletan, SASC IRATI proiektuaren aurkezpen ekitaldi ofiziala eginen da. Mugaz gaindiko lankidetza proiektuan Iratiko 4 ibarrek parte hartzen dute: Aezkoa eta Zaraitzu Ibarretako Batzorde Nagusiek (Nafarroa), Garaziko Mendi Elkargoak eta Xiberuko Sindikatiak (Akitania).

Aezkoako Batzarre Nagusiko Karlos Bueno eta Felix Jamar kideak izan ditugu irratian:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

2.273.107€ko aurrekontua du, eta honakoak dira SASC IRATIren helburuak: batetik, Iratiko baliabideak elkarrekin kudeatzen ikastea, bazka-eremuak, oihanak, mikologia-baliabideak eta bisitarien etorreraren kontrola; eta, bestetik, aipatu baliabideetan oinarritutako turismo eskaintza egonkortzea, Iratiko ibarren ikusgarritasuna eta ahalmena handitzeko eta ekimena garapenaren motorra eta turismo-ekohelmuga bihurtzeko.

Hori erdiesteko, proiektuak erakargarritasunerako lau polo (tematika osagarri dagozkienak) martxan jartzea aurrikusten du. Poloak honakoak dira: migrazioa, artzantza eta abeltzaintza estentsiboa, industria-ondarea eta ingurune-ondarea (hainbat espazio eta aktibitateekin). Gainera, mikologia-baliabideak elkarrekin kudeatzea proposatzen du, Iratin mugaz gaindiko Mikologia Eremu bat sortuz; eta eremu osoan seinaleztapen homogeneoa erabiltzea.

Urriaren 4ko ekitaldia ordezkarien harrera-egite ofizialarekin hasiko da. Garaziko Txaletean izanen da, eta bertara ibarretako presidente eta ordezkariak joanen dira. Ondoren proiektua aurkeztu eta paisaian aurrikusitako jarduketak ezagutzeko bisitaldia eginen da.

Proiektuaren liderra Xiberuko Sindikatia da, eta 3 urteko luzapena aurrikusten zaio. Europako FEDER fondoetatik %65eko dirulaguntza jaso du, POCTEFA Interreg Lankidetza Programaren bidez. Proiektuan parte hartzen dute ere Cederna Garalur Elkarteak Gobernuak.

Iruzkindu