“Piensa globalmente, actúa localmente. Itinerarios de dinamización cultural en el Pirineo” proiektua prestatzen eta disenatzen denbora asko igaro du Aurizberriko Liburutegi Publikoko Mari Mar Agosek. Eta jarritako ilusioak eta lanak saria izan dute. Onena, gainera. Irakurketa sustatzeko proiekturik onenarena aukeratu dute eta María Moliner saria eskaini diote. Agosek ezin zuen sinetsi:
50.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrietan 1998. urtean ipini zuten abian irakurketa sustatzeko kanpaina. Aipatutako ezaugarriak dituzten udalerriei dago zuzenduta lehiaketa hori, haurrak eta gazteak irakurtzera bultzatzeko egindako proiekturik edo jarduerarik onenak saritzeko. Espainiako Gobernuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak eta Udalerrien eta Probintzien Espainiako Federazioaren arteko lankidetzari esker egiten da, eta, 2002az geroztik, Coca-Cola España Fundazioaren lankidetzarekin.
One thought on “Irakurketa sustatzeko Maria Moliner saria irabazi du Aurizberriko liburutegiko proiektuak”