SETEM erakusketa eta datorren asteko zenbait ekintza.

Berriz itzuli gara Auzperriko Liburutegira Mari Mar Agosen ahotsetik bertako azken berriak jasotzera. Aste honetan, SETEM-en erakusketa bat izanen da liburutegian indarkeriaren ingurukoa eta ostiralean kamishibai eta tailer bat eginen dute honi lotuta. Gutxi balitz hori, datorren astean Baziren behin 8 liburutegiko bigarren emanaldia izanen dela komentatu digu baita euskarazko irakurle taldea ere. Mari Mar […]

Nire Amaren autobiografia eta Koaderno handia eleberriak landu dituzte Aurizberriko eta Agoitzeko irakurle taldeetan

Gaur Aurizberriko eta Agoitzeko irakurle taldeen dinamizatzailea den Mikel Albisu Mikel Antzarekinizan gara gaurkoan, pasa den asteko bilkurak errepasatuz. Aurizberrikoan Jamaica Kincaid-en Nire Amaren Autobiografia lana landu zuten bertaratu ziren lagunek. Agoitzen aldiz, Agota Kristoffen Koaderno Handia izan zuten hizketagai.       Mikel Antza Irati Irratian:  

Munstro arrosa eta azken nobedadeak Auzperriko liburutegian

Berriz itzuli gara Auzperriko Liburutegira Mari Mar Agosen ahotsetik bertako azken berriak jasotzeko.  Gaurkoan azaldu digu zer moduz joan zen Baziren behin 8 liburutegiko lehen tailerra Munstro Arrosa ipuinaren ingurukoa. Baita ere euskarazko irakurle taldeaz solastu zaigu zeinetan 10 lagun batu ziren azken saioan. Mari Mar Irati irratian:

Eguberrietako ordutegia eta aurtengo nobedadeak

Gaurkoan Mari Mar Agos liburuzain maitagarria itzuli zaigu. Hasi gara Eguberrietako ordutegia bergogoratzen nahiz eta astelehentik aurrera neguko ordutegia hasiko den. Baita ere aipatu digu Baziren behin zortzi liburutegi dinamika hilabete honetan hasiko dela eta jarraipena izanen du ere euskarazko irakurle taldea. Mari Mar Irati irratian:

Gure amonen ahotsak, azken nobedadeak eta eguberrietako ordutegia

Gaurkoan Mari Mar Agos liburuzain maitagarria itzuli zaigu eta lehendabizi nabarmendu nahi izan du Gure Amonen ahotsa proiektua. Honen ostean liburutegiko azken nobedadeak eta eguberrietako ordutegia azaldu digu. Mari Mar Irati irratian:

Auzperriko eta Agoitzeko irakurle taldeen errepasoa eta itzulitako lanaren azken berriak

Auzperri eta Agoitzeko euskarazko irakurle taldeen dinamizatzailea dugu Mikel Albisu Mikel Antza idazle auriztarra. Bere laguntzarekin errepasatu ditugu pasa den asteko irakurle taldeetan bizitakoak Eider Rodriguezen Eraikuntzarako Materialak eta Uxue Alberdiren Dendaostekoak eleberrien karietara. Ez hori bakarrik, jakin izan dugu Iraultza eta Bizi, hots, “Revolució i viure!” liburuaren katalanera itzulpena lortu duela espero zen finantziazioa […]

Irakurle taldeek euren kurtsoa abiarazi dute Agoitzen eta Auzperrin

Auzperrin asteartean hasi ziren Uxue Alberdiren Jenisjoplin eleberriarekin. Agoitzen aldiz, atzokoan hasi zuen bere ibilbidea Maddi Ane Txoperenaren Ene baitan bizi da eleberriarekin. Irakurle taldeetaz ari gara eta biak Mikel Albisuk, Mikel Antzak dinamizatzen ditu. Berarekin egon gara bi saio hauen inguruan solasean eta errepasatu ditugu nola egin behar den irakurle taldeetan izena emateko. Hurrengo […]

Paisajes que son vida liburua aurkeztuko du ostiralean Antonia Lazcozek Auzperriko Liburutegian

2018an izan ginen gure hurrengo gonbidatua den Antonia Lazcozekin. Garai hartan “Dolor-Gozo de la rosa” liburua besapean zuela etorri zen Abaurregainara. Oraingo honetan, bere hirugarren poesia liburuarekin datorkigu, liburutegien eguna ospatzera Auzperriko liburutegira. Liburua “Paisaje que son vida” du izenburutzat. Hau argudio hartuta berarekin egoteko parada atera dugu Liburuaren aurkezpena urriaren 21ean arratsaldeko 19tan Aurizberriko […]