Eduki asko batu ditugu gaurko saioan. Atzo Irun eta Hendaia artean Euskal tsunamiak burutako autopista mozketaren inguruko albisteekin hasi, Boliviaraino joan gara. Leitzako Karrape irratitik albisteak ekarri dizkigu Unai Zabaletak eta ondoren Jose Ignacio Ubauren bisita medikua izan dugu, oporretatik itzuli ostean. Ariketa fisikoa egitearen onurak aipatu dizkigu berak.
Bolivia eta Hego Ameriketako egoera
Otsagabiko Eneko Compains izan dugu irratian, EHUko Zuzenbide konstituzionaleko irakaslea da eta Amerikako prozesu eratzaile eta konstituziogileak aztertu izan ditu (Venezuela, Bolivia…) eta gaurkoan bereziki Boliviako estatu kolpeaz eta Evo Morales eta Garcia Linerak zuzendutako aldaketa prozesuaren gainean aritu gara batipat.
Como diría Tupac Katary: “Volveré y seré millones”. Gora Evo! ✊🇧🇴 #GolpeDeEstadoEnBolivia pic.twitter.com/kLCKAcOKis
— Eneko Compains (@EnekoCompains) November 10, 2019
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.