Datorren azaroaren 26an 35 urte beteko dira Goardia Zibilak Mikel Zabalza gazte orbaitzetarra atxilotu eta euren eskuetan hil zela. Aurten urte borobila, 28an ekitaldi itxi bat eta 29an omenaldi herritarra eginen dute kasua gogoraru eta egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatzeko.
28an Auritzen izanen da hitzordua, goizeko 12etan zeinetan soilik gonbidapenen bitartez sartu ahalko den. Horretan Nafarroako hainbat eragile zein alderdiei luzatu zaie gonbita.
29an aldiz, lore eskaintza herritarra burutuko da Arma Olan. Olan kokatuko den gune batean bakoitzak euren loreak utz ditzan. Loreak ekimenak berak jarriko ditu eta ekimena 11etatik aurrera hasiko da.