Nafarroaren burujabetzaren bidean Nafarroa Berriz Altxa dinamika aurkeztu dute Iruñean

Nafarroaren konkista burutu zenetik 500 urte beteko diren honetan zenbait lagunek batu egin dira Nafarroa Berriz Altxa Soberania es libertad dinamikaren baitan. Manifestua ere plazaratu zuten Iruñeako Ziudadelan, Gaztelako koroak nafarrak kontrolatzeko espreski sortutako gotorlekuan. Hasieratik 73 lagun sinatu dute manifestu hau zeina Nafarroaren izaera errebeldea aldarrikatzen duen. Dinamikak ekainaren 19rako mobilizazio bat iragarri du, Noaingo batailaren urtemugan euren aldarriak kalera ateratzeko.

Gaurkoan hau guztiaz solasteko dinamikaren bozeramailea den Amagoia Susperregi izan dugu gurean.

Dinamikaren inguruko informazioa: Nafarroa Berriz Altxa

Amagoia Susperregi Irati irratian

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu