Otsagabian eginen ditu Gazte Koordinadora Sozialistak Nafarroako topaketak asteburuan

Abuztuaren 7an eginen ditu Gazte Koordinadora Sozialistak euren Nafarroako topaketak Otsagabian. Goizeko 9:30tan harrera egin eta gero mendi martxan irtengo dira Erremendia eta Ezpondarrira. Bazkaria mendian egin eta ekitaldi politikoa antolatu dute kantautoreen laguntzaz. Honetaz solasteko bertako kidea den Mikel izan dugu gaur gurean. Mikelek aipatu digu pandemiaren egoera dela eta aurreikusita ziren kontzertuak bertan behera utzi dituztela.

 

Informazio gehiago edo lekua erreserbatzeko email bat jarri dute: topaketaknaf@gmail.com

 

Mikel Irati irratian

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu