Aimar Galanen aldeko elkartasun uholdea

Ainariak institutuko irakasle batzuk abian jarri zuten elkartasun kanpaina Aimar Galanekiko. Behar bereziak dituen gaztea dugu AImar, Gardeko bizilaguna bera eta DBH 4. mailako ikaslea. Kanpainaren helburua Aimarrendako egokituta legokeen txirrinda elektrikoa eskuratzea zen eta hauek duten prezioak ikusita jarri ziren martxan. Kanpaina Crowdfunding bidez ere egin zuten eta apenas 3 egunetan lortu zuten behar zuten diruaren ia bikoitza. Gaur Aimarren aita den Ricardo Galan izan dugu gurekin azken guzti hau errepasatzen.

Kanpainaren teaserra

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu