Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Pornografia kontsumoa nerabezaroan

Aurrekoan ireki genuen Osasun Mentalaren meloia. Sufrimenduaz aritu ginen solasean eta honetan egoera mentala kaltetu dezaketen kontsumoaz aritu gara, pornografiaren kontsumoan zentratu garelarik. Interbentzio ugari izan ohi ditu Miren Cia Urrutiak kontsumo honen ondorio direnak, baita prebentzio lanketak ere. 12 urte bazen jada pornografia lehen irudiak ikusteko adina, jada 9 urteko haurrak pornoa ikusi dutenak […]

Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Osasun mentala eta sufrimendua

Urriaren 10a Osasun Mentalaren Nazioarteko eguna izan zen. Honen aitzakipean nerabezaroan aditua den Miren Cia Urrutiak honen inguruan solastera eraman gaitu bere gaurko kolaborazioan. Osasun mentalaz baino sufrimenduaz hitz egin dugu eta hori detektatzeko zer egin behar dugun ikasi. Sufrimendua arintzeko gakoak ere eman ditugu giro atsegin bat sortu, hitz egin, entzun eta behar izatekotan […]

Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Gazteei espresatzeko tokia eta moduak uztearen garrantzia

Mirenek gaurkoan nerabe eta gazteei espresatzeko espazioak eta moduak uzteko garrantzia aldarrikatu du bere ohiko kolaborazioan. Jada behin baino gehiagotan aipatu dugun kontua da baina azkenaldian ikusitako esperientzia desberdinek hau aldarrikatzera eraman dute.  Egun hauetan gurean ikusi izan du Agoitzen ANERK elkartekoek egiten duten lana eta gu bezala zoragarria dela deritzo. Baita ere, Iruñerrian lantzen […]

Haur eta nerabeen arazoei aurre egiteko Zaindu dinamika martxan

Buru osasunari dagokion lanketa espezifikoa garatzen dabiltza Metamorfosis proiektuaren baitan Anerk Elkarteko lagunek. Sareetan honen inguruko edukiak partekatzen dituzte baina baita hitzaldi eta solasaldiak antolatu ere. Lehenbiziko gaia suizidioa izan zen, pasa den astean garatu zutena eta kultur etxean jende asko batu zen honen inguruan hausnartzeko Besarkada Elkartearen laguntzaz. Honen ostean Elikadura nahasmendu jarrerak izanen […]

Garraldako hezkuntza komunitatea borrokan eskola garraio duin eta seguru baten alde

Arraroa da Garraldan dena bere onean hasten denean ikasturtea, garraio eta ratioen aldetik beti dago borrokatzearen beharra. Ikasturte honetan Guraso Elkarteak mobilizazioei ekin die Eskola Garraioan izandako aldaketak direla eta. Hezkuntza departamendutik linea bat kendu eta dena moldatu izan dute bertakoen iritzia jakin gabe. Aldaketa hauek haur eta nerabeen segurtasunean eragin zuzena dauka eta horregatik […]

Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Lehen harremanak eta honekiko egokitzapenak

Gaurkoan oporretatik bueltan indar-berrituta itzuli da Miren Cia Urrutia sexologa eta nerabezaroan aditua. Sexologia lantzen ibili ginen eta trilogia amaitzea zegokigun gaurkoan, lehen harremanen inguruan solastu. Lehen harremanetara heltzerainoko bidea lantzen aritu behar gara fase desberdinetan sexualitatea jada 6 urtetatik aurrera hasten baita garatzen eta nola ez horretarako gurasoak egokitu behar dira. Beti aipatzen dugu, […]

Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Sexualitatea eraikitzeko 5 dimentsioak

Aurrekoan hasi ginen Miren Cia Urrutiaren laguntzarekin sexualitatea lantzen. Bertan plazaratu genuen zer zen sexualitatea, zeintzuk diren beren funtzioak,… Gaur aldiz sexualitatea nola eraikitzen den ikasi dugu berarekin batera. Mirenek azaldu digunez eraikitzeko orduan 5 dimentsio daude eta guztiei jarri behar zaie arreta. 5 dimentsio hauek dimentsio biologikoa, afektiboa, arrazionala, sozio-kulturala eta espirituala dira. Honekin […]

Jendea naturara gerturatzea helburu sendabelar tailerra izanen da Zaraitzun

Otsagabiako NIZek eta Ainize Salak aurrera eramandako ikastaro bat izanen da uztaila abuztuan Zaraitzun. Ainize Sala lazkaotar baserritar eta fitoterapeuta izanen dugu tailer honen gidari eta 3 lan saio izanen ditu , lehena Ezkarozen (Andrasoroan) eta hurrengo biak Otsagabian (Zubigoienan). Ainizek bere baserrian bi proiektu garatu ohi ditu baso jangarria alde batetik eta Onik natura […]

Unibertsitatera sartzeko frogak eta euskara

Azken asteetan bolo-bolo ibilitako gaia ekarri digu gaurkoan Idoia Zabaltzak. Unibertsitatera sartzeko frogetan hainbat A ereduko hainbat ikasle 0 atera zuten froga, euskara maila agerian utziz. Hauetako zenbaitek kexatu eta auzitara jo zuten. Berriz ere baloratu ostean ez zuten inolaz ere gainditzen eta guzti honek zalaparta sortu du, betiere polemika zuzentzaileen inguruan ezarri delarik, ez […]

Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Emozioak nerabezaroan: Tristura, Beldurra eta Frustrazioa

Gaurko kolaborazioan emozioen inguruan solasean jarraitu dugu, zehazki tristura, beldurra eta frustrazioan atentzioa jarriz. Miren Cia Urrutia nerabezaroan adituak emozio desatsegin hauen inguruan solastu zaigu, aurrekoan poztasuna, maitemintzea eta euforia landu genituen eta. Aipatu izan dugun moduan emozioak ez dira onak ala txarrak denak beharrezkoak baititugu erregulaziorako. Emozioaren iraunkortasunak edota gehiegikeriak dira txarrak edo ondorioak […]