Amaiurreko gazteluaren erorketaren 500. urteurrena gogoratzeko ekimen andana antolatu dituzte herritarrek

Uztailaren 19an 500 urte bete ziren Amaiurreko gaztelua Gaztelako ejertzituaren esku geratu zela. Urteurren borobil horrek bertako herritarrak berpiztu eta uda osoan zehar zenbait ekitaldi antolatu dituzte. Abuztuaren 6rako ekimen potentea antolatu dute, kale ibilaldi bat Asisko Urmenetaren laguntzaz eta Aurkituko Gaituzuenoi emankizuna Jon Maiaren gidaritzapean.

Ez hori bakarrik, Amaiurren bertan gaztelutik berreskuratu egiten diren gauzak museo batean gorde nahi dute eta horretarako proiektu bat jarri dute abian. Horretarako zenbait ekarpen ekonomiko egiteko aukera eman dute.

Hau guztiaz, bertako biztanlea den Ainara Urrizarekin errepasatu dugu.

Ekarpen bat edo dendatik pasa nahi izanez gero pasa AMAIUR webgunetik

Abuztuaren 6rako sarrerak erosteko hemen: Aurkituko Gaituztenoi sarrerak

 

Ainara Urriza Irati Irratian:

 

Iruzkindu