Gaur Ainariak institutuko ikasleak izan ditugu lurraren esnatze festaz eta ihauterietaz solasean. Lan handia egin izan dute bi ospakizunak aurrera ateratzeko eta aprobetxatu dugu lan guzti hori ezagutzeko. DBH 1-2ko William, Alaitz, Lorea eta Helene izan ditugu lurraren esnatze festan egindakoak aipatzen. Ondoren, DBH 3-4ko Ahmad, Aitor, Arbil eta Selmak ihauterietan egindako lanak ekarri dizkigute gurera.
Ainariak institutuko ikasleak Irati Irratian:



