IV. Aniztasunaren aldeko topaketak antolatu ditu Garraldako udalak

Igandean 13:30ak aldera hasi zen Garraldako Arostegi Plazan Aniztasunaren aldeko IV. Topaketak. Laugarren edizio honetan Laiak Elkarteko kideak izan ziren gonbidatuak euren jarduna azaltzeko eta garaian Garraldako herriari emandako saria eskertzeko.

Ekitaldiari hasiera emateko Daniel Irigoien Garraldako zinegotziak hartu zuen hitza , eskertuz bertaratutakoei euren esker ona. Ondoren sexu aniztasunaren gainetik eta borroka horretan lanean aritutakoei esker ona adierazteaz aparte, leku desberdinetatik Garraldara bizitzera etorritako bizilagunei esker ona adierazi die eurek ere egiten baitute herria. Ondoren, Laiak elkarteko Inma eta Carlos hartu zuten hitza eta euren lana zein egoera zein izan den azaldu zuten eta nola ez Garraldako udalari eta herriari esker ona adierazi zioten emandako aukeragatik.

Ondoren, TDifencia antzerki taldeak altxorraren bila jarri zituen bertaratutakoak eta antzerkiaren ostean Pirinioko Kantuzeko lagunek musika ezarri zioten ekitaldiaren amaierari.

 

Iruzkindu