David de Andresek iragarri bezala ostiralean erabat aldatu zen eguraldia baita hoztu eta euria ekarri ere. Horretaz solasten hasi gara gaurkoa eta ondoren aste hasierako iragarpena ekarri digu
Iragarpena:
Asteartea(Abuztuak 29): Egun kaxkarra eta euritsua. Ipar-mendebaldeko haize hezeek hala ahalbidetuko dute eta. Horrekin tenperaturak jeitsi eginen dira.
Asteazkena(Abuztuak 30): Egun goibela lehen partean langarra eta hezetasuna nagusi izanen duena. Ipar mendebaldkeo haize nagusi izaten jarraituko du eta tenperaturak mantendu eginen dira.
Osteguna(Abuztuak 31):
Haizea aldatu eginen da eta aldakor izanen dugu. Aurreko egunetako euriek lehen partean behe-lainoak eragingo dituzte. Bigarren partean aldiz eguzkia izanen da nagusi eta honek tenperaturen igoera ekarriko du.
David de Andres Irati irratian