Bigarren buelta bat egitea adostu genuen Gartxot Eguna heltzear zela eta hala egin dugu. Beste behin, Itzaltzura gerturatu gara Gartxot Eguneko azken berriak jasotzera. Jada dena bidean dute Gartxot Ekimeneko kideek, herri bazkarirako 200 txartel salduta dituztelarik, hots, dena salduta dutelarik, hala adierazi baitigu ekimeneko kidea den Maite Aranburu Agirrek. Asteburu potentea dator, ekimen aunitz eta anitzez hornitua. Egunaz gozatzeko eta herria errespetatzeko Otsagi eta Itzaltzu arteko Xin-xoan zerbitzua ipiniko dutela ere komentatu digu.
Badakizue, asteburu polita espero da Itzaltzun, beraz animatu zaitezte Gartxot Egunera.
Biba Xune! Biba Gartxot!
Maite Aranburu Agirre Irati Irratian