Uztarroze suspertzeko asmoz bueltan da Amukualdia

Iazko arrakastak bultzatuta Zuberrieta Elkarteak Amukualdiaren bigarren edizioa prestatu du, udazkenean beren herrikideei kultura eta euskara gerturatzeko asmoz. Iazko egitaraua oparoa bazen, aurtengoak ez zaio atzean geratzen. Mimo handiz eta adin tarte guztiei eskainitako egitarauak iraila eta abendua bitartean 8 ekimen desberdin antolatu ditu.  Iaz bezala gaur Libe Aldamiz Etxebarria izan dugu Amukualdia aurkezten. Berak […]

Berri Txarrak berri on bilakatuta euskara ikasteko

Euskararen inguruko gaiak jorratu ohi ditugu Idoia Zabaltza Euskara Teknikariarekin, Gaurkoan uda betean gaudela euskara ikasi edota hobetzeko teknika orijinala bat ekarri digu, Beñat Erezumak Gorka Urbizuk bere abestietan erabilitako hiztegia ardatz Hiztegi Bat webgunea kaleratu baitu, musika euskarara erakartzeko modu bikaina baita. Informazio gehiago : Hiztegi Bat   Idoia Zabaltza Irati Irratian:

Euskara zerbitzuak lagunduta gazteendako robotika tailerrak abuztuan

Aeiozu elkarteak bultzatuta eta Euskara Zerbitzuek babestuta Lego Robotika tailerrak euskaraz antolatu dira abuztuan zehar Piriniotan. Aeiozu elkarteak teknologia berriak jendartera gerturatzea du helburu eta hori da tailerra hauekin lortu nahi duena, robotika hemengo gazteei gerturatzea. Honen berri eman digu gaurko kolaborazioan Idoia Zabaltza Euskara Teknikariak.   Robotika tailerren datak: Aribe: Abuztuak 3-7 Otsagabia: Abuztuak […]

Unibertsitatera sartzeko frogak eta euskara

Azken asteetan bolo-bolo ibilitako gaia ekarri digu gaurkoan Idoia Zabaltzak. Unibertsitatera sartzeko frogetan hainbat A ereduko hainbat ikasle 0 atera zuten froga, euskara maila agerian utziz. Hauetako zenbaitek kexatu eta auzitara jo zuten. Berriz ere baloratu ostean ez zuten inolaz ere gainditzen eta guzti honek zalaparta sortu du, betiere polemika zuzentzaileen inguruan ezarri delarik, ez […]

Euskarazko udarako jardueretan izen emateko epea irekia da

Ikasturtea amaituta Euskara Zerbitzutik udarara begira haur eta nerabeei zuzendutako jarduerak antolatu ohi dira. Aurtengo eskaintza izaera anitzadun zientzia tailerrak eta nerabeei zuzendutako Mogie Gima. Honen inguruan aritu zaigu gaurko kolaborazioan Idoia Zabaltza Garate euskara teknikariak. Izen emateak ekainaren 26ra bitarte izanen direla komentatu digu beraz agudo. Izen ematea Udako tailerrak hemenIzen ematea MogieGimen hemen […]

Euskararen pizgarri berri bat pizteko eginen da Euskaltzaleon Martxa larunbatean

Abenduaren 27an izan zuen hasiera Pizkundea deritzon dinamika milaka euskaltzale Bilbon batuta. Pizgarri latza bertan bildutakoa eta bigarren pizgarri bat ere eman zen aditzera, ekainaren 13an Iruñean izanen zen Euskaltzaleon Martxa. Data hartatik hona pixkanaka-pixkanaka joan gara ezagutzen martxa honen  nondik norakoak. Lehena lema izan zen Euskaraz behar den dena egiteko aurkeztu ziguten. Gerora etorri ziren […]

Ustarrozen ospatuko da Uskararen Eguna larunbatean

Uskara Bizirik lemapean ospatuko da Uztarrozen. Urtea eman dute bertan zita hau prestatzen baita berotze ariketa moduan zenbait ekimen antolatzen eta iritsi da eguna. Larunbata maiatzaren 23a da mugarria eta bertan Erronkariko Uskararen aldeko festa piztu eginen da. Goizetik hasiko da kontua, Ameli ipuin kontalariak emanen baitio hasiera egunari, baita artisau produktuen azoka ere. Gero […]

Mikroipuin eta bideo lehiaketaren irabazleen sariak banatuko dira Erronkarin

Gaurko kolaborazioan Idoia Zabaltzak 8. eskolarteko mikroipuin lehiaketa eta eskolarteko 2. bideo lehiaketa izan ditu hizpide. Bihar, maiatzaren 8an Erronkariko Ibarreko etxean emanen dizkiete sariak garaileei, zeina zentru moduan Garralda izan den nagusi . Zorionak irabazleei eta baita parte hartu dutenei!     Idoia Zabaltza Irati Irratian

Haurren unibertsoa euskaldunagoa eraikitzeko dator Eusfera egitasmoa

Euskara sustatzerako Taupa Mugimenduak ekinaldi berri bat jarri du martxan, Eusfera. Haurren unibertsoa eta ingurua euskaldunago bat eraikitzea helburu sortutako ekimena dugu, zeina antolatzaile zein gurasoei baliabide desberdinak jartzen dituen eskuragarri helburua bete dadin. Ekimenak indarra hartuko du maiatzaren 7tik 17ra zeinetan tarte horretan misioak eta Euspazioak (euskarazko aisialdia sustatzeko guneak) areagotu eginen diren. Ariketa […]