Kati Leatxe Aristuk eta Estitxu Larrea Leatxek aurrera eramandako Iratira Bidaia Emakumeen Lorratzak bidai liburuxka kreatiboaren aurkezpena eginen da gaur Agoitzen bi artista hauen sorterrian. Horretarako ekimen berezia ondu dute bi gonbidaturekin. Alicia Zunzarren zinegotzia alde batetrik eta Isabel Mellen Rodriguez historialari, ikertzaile eta dibulgatzailea bestetik. Azken honek aktiboki parte hartu du proiektuan Irati ibaiaren inguruetako emakumeen lorratzak ikertzen eta horregatik izan dugu gaur gurean.
Honetaz aparte, bi podkast zuzentzen ditu historiaren ingurukoak “Sancho El Sabio” eta “Divulbadoras de la Historia” , azken hau emakumeek historian izan duten garrantzia nabarmentzen du eta gaurkotasunarekin parekatu umore puntu batekin.
Hau guztiaz solastu gara baina gehio jakin nahi baldin baduzue gaur arratsaldeko 18:30tan Agoitzeko Kultur Etxean izanen duzue Isabel.
Isabel Mellen Rodriguez Irati Irratian