Victor Manuel Egia Astibiak bere azken ikerlana aurkeztuko du gaur Agoitzen

  Ola berriak 1766-1927. Apuntes para una historia industrial de Navarra du izenburutzat lan hau. Diario de Noticias hedabidean buruturiko kolaborazioak ditu hizpide zeinetan 40 artikulu kaleratu zituen, denak industria motako ondarearen ingurukoak. Hau lan batean bildu eta kaleratu izan du eta hori bera izanen da aurkeztu eginen duena gaur (abenduak 5) Agoitzen. Hau aitzakitzat […]

Iratiko urek zipriztintzen zituzten harremanen inguruko hausnarketa saioa bihar Aezkoako Kultur Olan

Irati ibaia beti izan da ibar desberdinak lerrokatzen zituen zutabe nagusi bat, baina denboraren poderioz moldatzen joan da eta Itoizen ostetik harreman horiek zaildu omen dira. Honen inguruan hausnartu eginen dute larunbatean Aezkoako Kultur Olan izanen den mintzaldian 12:30tan zeinetan Kiko Lako Itoiz izanen dugu hau gidatzen. Harreman asko dira ur hauetan elikatu direnak eta […]

Ritual 2023ren ondorioak eta Ritual 2025 gaztea proiektua aurkeztuko dute gaur Agoitzen

Kati Leatxe Aristuk eta Rut Iturbide Rodrigok gidatutako proiektuak ditugu bai Ritual 2023 eta baita Ritual 2025 gaztea, azken honetan Estitxu Larrea diseinatzaileak pisu handia izango duelarik. Emakumeen testigantzak, bizipenak, anekdotak, … beraiek kontatuta eta Pirinio eta Aurre-Pirinioan kokatuta. Lehen Ritualen ondorioak aurkeztuko dituzte gaur bertan izandako sortze ekimenetan eratutako baliabideak lagunduta eta baita 2025-eko […]

King kong teoria eta Sorginen Belarra eleberriak landu dituzte Agoitz eta Aurizberriko irakurle klubetan

Saioa edukitzen dituzten aldi bakoitzean izaten gara Irakurle Klubetako dinamizatzailea den Mikel Albisu Iriarte Mikel Antza lagunarekin. Asteon Agoitzen Virginie Despentesen King Kong teoria liburua landu izan dute eta solasaldi mamitsua izan zuten emakumeek jasaten zuten indarkerien inguruan batez ere. Aurizberrin aldiz Toti Martinez de Lezearen Sorginen Belarra izan zuten solasgaia, datorren urtean Pirinioetan Balanza […]

Aritz Ugalde: “Esperientzia honek izugarri markatu nau, hondamendi baten aurrean txalotzekoa da izan den elkartasuna”

Gaur Valentziara bere laguntza eskaintzera jeitsitako Aritz Ugalde agoiztarra izan dugu gurean bertan bizitakoa kontatzen saiatzen. Saiakera diogu erabat markatu baitio esperientzia honek, zeina oraindik ere bergogoratzeak hunkitu egiten duen. Berarekin solastu gara nolatan joan ziren bertara eta nolakoa zen euren egunerokoa ere. Kontatu digu zer nolako zailtasunak, koordinazio eza,… baina baita jendearen elkartasuna goraipatu […]

Nafarroako arte, kultura eta pentsamenduaren topaketak helduko dira Agoitzera

Urriaren hasieran ospatutako Iruñeko biurteroko arte, kultura eta pentsamenduaren topaketetatik eratorritako segida dugu topaketa hauena. Aurten herri desberdinetara eraman nahi izan dute Nafar Gobernuak eta Baluarte fundazioak hausnarketarako elkagune hauxe eta 8 herritara zabaldu dute, tartean Agoitz. Bihar hasita eta larunbata bitarte gai desberdinak jorratzeko aukera izanen da bertan, bi solasaldi eta antzerki-kontzertu batekin. Hau […]

Azaroa bete ekitaldi izanen dute Agoitzen Emakumeenganako indarkeriaz jabetu eta hauxe bera salatzeko

Azaroaren 25a Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna izaki herriz herri antolatu izan ohi dituzte ekimenak indarkeriaz jabetu eta hori bera salatzeko. Agoitzen urriaren 31an hasi ziren Pamela Palencianoren “Si es Amor no duele” liburuaren inguruan solasaldi bat eginez eta bakarrizketa bat antzeztuz DBH 3. mailako ikasleekin. Honek segida izanen du aste honetan erakusketa eta proiekzio eta […]

“Instrucciones para Alberto González” antzezlanaren aurre-estreinaldia larunbatean Agoitzen

Egonaldia egiten dabiltza aste osoan zehar Agoitzen “Instrucciones para Alberto González” obra antzeztu eginen dutenak. Julio Cortazar idazlearen iskribu batean du abiapuntu antzezlan honen gidoiak, “Instrucciones para John Howell” idatzian alegia, zeinak Ion Iraizoz antzezle, gidoilari eta produktoreak egokitzapena egin duen. Fantasiazko munduetan barrena eramanen gaituzte 90 minututan eta antzezlanaren aurre-estreinaldiaz gozatu ahal izanen dugu, […]

Seme-alabei mugak nola ezartzeko hitzaldi tailerra antolatu du Aranea haur eskolak Agoitzen

Ostegun honetan arratsaldeko 17:30tan jarri dute hitzordua Agoitzeko Kultur Etxean. Hitzaldi tailerra Miriam Tiradok emanen du, kazetaria bera zeina jada 15 urte dira kazetaritza alde batera utzi eta Hezkuntza Konszientean espezializatzen hasi zena. Bere eskuetatik familia asko pasa dira, seme-alabei ezarritako mugen inguruan zalantzati edota ezin aurrera eginik zirela eta berak aterabidea eman izan die. […]

Ibil Bedi bere biraren geldialdia eginen du larunbatean Agoitzen

Bi urtez aritu dira plazaz plaza kontzertuak eskaintzen Ibil Bedi taldekoak, honek bira amaitzera eraman dituelarik. Hau amaitu baino lehen larunbata honetan geldialdia eginen dute Agoitzeko Kultur etxean, zeinetan 5 euroko sarrera truke euren kontzertuaz gozatu ahalko dugun. Taldeaz, biraz, musikaz,… aritu zaigu taldeko partaidea den Ibai Osinagak.       Ibai Osinaga Irati Irratian