Edurne Crespok bere obrak eskainiko ditu ekainaren 1-etik 16 -ra Auritzeko Kultur Etxean

Garaitzeko Asi Elkarteak gonbidatuta euren marrazkiak eskainiko ditu Edurne Crespok Auritzeko kultur etxean. Txikitatik gustatu izan zaio marraztea baina gerora ez zuen arteetako ikasketak hartu, nahiz eta ez zion inoiz marrazteari utzi. Marrazketa serioago hartu zuen pandemia garaian, bertan berrartu baitzuen hain atsegina den eta hain ongi ematen zaion afizioa bere alabarekin batera. Bertan sortutako lanekin dator, marrazki bizidunetako pertsonaien interpretazio pertsonalak eginez eta baita sorpresatxoren bat ekarriz. Hau aprobetxatu dugu berarekin tarte batez egoteko eta bera gertuagotik ezagutzeko.

 

 

Edurne Crespo Irati Irratian

Iruzkindu