Mielotxin taldeak herri musikaz jantzi eginen du Auritzeko Kultur etxea

Larunbata arratsaldean izanen da emankizuna arratsaldeko 20:00tan. Mielotxin Folk taldea 2003an eman zuen bere lehen kontzertua baina talde moduan ofizialki bere ibilbidea 2004an hasi zuela. Ezkeroztik taula-gaina desberdinak ezagutu dituzte baita taldekide eta bidelagun desberdinak ere. Herri musika berreskuratzea eta plazetan eskaintzea dute helburu eta honekin helduko dira larunbata honetan Auritzera. Gaur kontzertu honen aitzakipean […]

Irkusen margolanen erakusketa igandera arte ikusgai Auritzeko Kultur Etxean

Auritzen eskaintzen duen 3. erakusketa du Irkusek abian jarri duena. Aurten koadro handiei eta batez ere emakumeei eman die behar duten garrantzia. Atzo izan ginen erakusketa bisitatzen eta berarekin gaurko elkarrizketa adostu genuen. Erakusketan ia 40 koadro daude ikusgai, zeinetan euskalduntasuna nabaria den. Pertsonai famatuak topa ditzazkegu, Maurizia Aldaiturraga, Maria Bayo, Mikel Laboa baina baita […]

Ekimenez beteriko asteburua Auritzen

Ostiralean La Cadena elkartean izanen den Garagardo Festak emanen dio hasiera asteburuko ekimenei. Hauxe errotutako festa bat dugu, urteetan errepikatu egin dena eta zapore gozoa uzten duena. DJ Bernyk girotuko du festa asko luzatzea espero ez dena, larunbatean ere badelakoz zeregina Auritzen. Auritzeko Artisau Azoka ospatzen da larunbatean, udako zita garrantzitsua Auñamendi aldean, goiz goizetik […]

Euskal pilota eta Josta-Leku frontoiaren mendeurrena ardatz izanen dira Nabarraldek Auritzen antolatuko ekimenetan

Nabarralde fundazioak Auritzen urtero antolatzen dituen kultur asteak eta jardunaldiak euskal pilota izanen dute ardatz. Zergatia agerikoa da, aurten Auritzeko Josta-Leku frontoiak 100 urte betetzen baititu. Pilotan jolasteko erabili bada ere, Euskal Herrian frontoiak elkargune eta babesgune izan dira, gure agorak bailiran bezala. Honi erantzunez, Nabarraldek aste kulturala eta jardunaldiak antolatu ditu Auritzeko udalarekin elkarlanean. Pilota […]

Zalduako indusketa lanetako ate irekien jardunaldiak izanen dira larunbatean

Aurten 2 astez jardun dira Aranzadi Zientzia elkartearen gidaritzapean 15 lagun Zalduako indusketetan bolondres gisa lanean. Termak biltzen zituen eraikinean lanean jarraitu dute aurten eraikinaren perimetroa guztiz azaleratuz. Egituraren inguruan aurkitutako aztarnek, hau da, errekarri txikiz osatutako zoladura batek, dolia zati ugarik (zeramikazko ontzi handiak) eta erretako animalien hezurren zenbait hondarrek, elikagaiak biltegiratzeko eta prestatzeko […]

Enric Ez abeslaria GRT 24-2.6 giran Nafar Pirinioetan kantuan

Auritz, Hiriberri eta Otsagabia zeharkatu eta gozatzen jarri ostean gaur helduko da Enric Ez musikaria kontzertua eskaintzera Izabara. Garaiko trobadoreen antzera, kitarra eta tramankuluak hartu eta Transpirenaika egiten ibili da etapa bakoitzaren amaieran kontzertu bat eskainiz, bazkaria eta lotarako trukean. Aprobetxatuz bere garaian horrelako abentura batean ondutako “la ruta natural” diskoaren aurkezpena egiten dabil gure […]

Bidaide Mendi Gidak eman ditu lehen pausuak

Ostiral arratsaldean eman zituen ofizialki Bidaide proiektuak bere lehen pausuak. Maider Otegi Iriartek gidatzen duen lan proiektu berria dugu Bidaide, zeina mendia eta natura irisgarria egitea du helburu, baina baita mendi eta naturarekiko zaletasun hori ahalik eta jende gehiagora barreiatzea ere. Hainbat denboraz formakuntzan ibili ondoren eta Josu Vazquez gidarekin praktikak egin ostean iritsi zaio […]

Literatura beltzadun kordel-orri bat hizpide aldizkaria aurkeztuko dute igandean Auritzen

Palencian salgai jarritako kordel-orri bat eskuratu zuen Nafarroako Artxibategi orokorrak. Kordel-orri horretan XIX. mende hasierako kontakizun bat ageri zen, zeina Auritz herria zuen oinarri. Bertan Juan Gastonek ustez eraildako familia oso baten kontakizuna dakar. Hala ere, pertsonaia existitu bazen ere, Saran akatu zituen bi pertsona eta Auritzen ez dira kontakizun honen arrastorik sumatu. Hala ere, […]

Oriol Soleren omenezko ekitaldia bihar Auritzen

1976ko apirilaren 5ean 29 ekintzaile politikok Segoviako gartzelatik ihes egin zuten. Euskaldunak gehiengoak baina tartean bazen Kataluniatik etorritako MIL erakundeko Oriol Sole Sugranyes. Kamioi batean muga alderantz jo eta Sorogain inguruan mendian barna ihesean zirela Guardia Zibilen tiroen ondorioz hilik suertatu zen Oriol. 29 horietatik 4k lortu zuten Iparraldera ihes egitea, besteak atxilotu zituztelarik. Oriol 28 […]

Auritzeko Jostaleku, 100 urte 1000 bizipen

Auritz herriko ardatz eta ehundaka pilotarien akuilu izandako Josta-leku frontoiak 100 urte beteko ditu aurten. Hasieran zeru zabalekoa zen, gerora XX. mende erdialdean estali egin zuten. Pala txapelketak, esku pilota, … Auritzeko nortasuna eraikitzen lagundu duen eraikina dugu Josta-leku. Kirola nabarmendu den arren, beste ospakizun zenbaiten gordeleku izan da frontoia. Mendeurrena behar bezala ospatzeko deia […]