Erroibarbus tokiko-garraio publiko proiektua martxan jarriko da astelehenean

Erroibarko udalak Aurizberriko kontzejuarekin elkarlanean tokiko garraio publiko zerbitzu bat jarriko du astelehenean martxan. Zerbitzu honek Zubiri eta Auritz batuko ditu egunean hirutan eta ez hori bakarrik, Osasun Zentroarekin zeina Auñamendi zinemarekin linea bereziak ezarriko baitituzte. 7 astez iraunen du froga moduan eta Nafar Gobernuaren diru-laguntza bati esker lortu da aurrera eramatea. Lan handia egin dute udalak eta kontzejuak azken proposamena erdietsi arte. Honetaz solasean izan gara Erroibarko alkatea den Leire Remiro Esnozekin eta Aurizberriko kontzejuko kidea den Juana Celay Rodrigorekin .

 

 

Leire Remiro Esnoz eta Juana Celay Rodrigo Irati Irratian

Iruzkindu