Mina Mugaren kontrako epaia eman du Nafarroako Auzitegi Nagusiak

2014an hasi zen Muga meategiaren proiektua garatzen. Bi kokaleku bilatu zituzten Salamancako Geoalcali enpresak eta azkenean prospekzioak egin eta gero Zangozaldean kokatzea lehenetsi zuten. Proiektua jasangarria izanen zela, naturarekiko errespetuzkoa eta abar eman zuten aditzera aldiz, gatz edo potasa meategiak izan dituztenek badakite hori ez dela horrela. Ikusita proiektuak aurrera zihoala Sustrai Erakuntzak, Ecologistas en Accion eta Potasa meategien kontrako plataformak zenbait helegite aurkeztu zituzten epaitegi desberdinetan, 3 administrazio desberdinek hartzen baitute parte baimenak ematerako orduan, Aragoi, Nafarroa eta Espainiako Gobernua. Nafarroako helegitean bertako auzitegi nagusiak arrazoia eman die helegitea jarri dutenei eta esan dute ez zirela gauzak behar bezala egin. Hau guztia bikain azaldu digu Potasa Meategien aurkako plataformako kidea den Enrike Mirandak.

 

 

 

Enrike Miranda Irati Irratian

Iruzkindu