Tortura eta estatu indarkeriaren ikerketa batzordeen inguruko nazioarteko konferentzia antolatu du Nafarroako Torturatuen Sareak

Ostirala honetan burutuko dira Nafarroako Torturatuen Sareak antolatutako III. nazioarteko konferentzia Giza Eskubideen Batzordeak: oztopoak, lorpenak eta erronkak lemapean. Estatu indarkeria eta tortura jasan duten herrietako ikerketa batzordeak ekarriko dituzte auzitara, haien lorpen, erronka eta oztopoetatik ikasteko, Nafarroan burutzen ari den lanari segida ematearren.

Hala, bada, konferentziak bi parte izango ditu. Lehenengoan, Rita Peña txiletarrak
bere esperientzia kontatuko digu: Pinocheten diktaduran atxilotu eta torturatu zuten, eta
2003an Espetxe Politikoari eta Torturari buruzko Batzorde Nazionalean, hots, Valech
Batzordean parte hartu zuen.

Ondoren, bigarren partean, mahai-inguru bat egingo dugu, horretarako, Iratxe Urizar
abokatu eta Giza Eskubideen Behatokiko kideak gaiari buruz hitz egingo du Gemma
Ubasart doktore eta Kataluniako Generalitateko azken Justizia, Eskubide eta Memoria
sailburuarekin eta Jon Mirena Landa katedratiko, Eusko Jaurlaritzako Giza
Eskubideen zuzendari izandako, eta egun Jaurlaritza bereko estatuen biktimen
aitortzarako batzordeko kidearekin.

Konferentziaz aparte igande arratsaldean Golem Baionan Esteban Muruetagoienaren kasua barnebiltzen duen Amaia Merinok eta Ander Iriartek ekoitzitako Indarkeriaren Oi(h)artzunak eskainiko dute.

Hau guztia landu dugu Nafarroako Torturatuen Sareko kidea den Mikel Soto Nolasko lagunarekin.

 

 

 

 

Mikel Soto Nolasko Irati Irratian

Konferentzia iragartzeko bideoa Ahotsako lagunen eskutik:

Iruzkindu